ESKUEKIN IRAKURTZEN

6.MAILA

Hezkuntza publikoaren erronka nagusienetako bat inklusioa sustatzea denez gero, ikasleen beharrak asetzeko eta ikasle guztiei baliabide berdinak eskaintzeko sortu da ikas-egoera hau. 2. mailan ikusmen-urritasuna duen ikasle bat dago, eta ikasle horrek beste ikasleek dituzten aukera berdinak izan ditzan, unibertsoaren ikas-egoera garatzeko beharrezkoak diren hiru dimentsioko irudiak sortuko dira 6. mailan egingo den ikas-egoeraren bitartez,. Gainera, ikasle guztientzat izango dira baliagarriak  3Dko formatuan sortuko diren irudi horiek, modu manipulatiboan lan eginez kontzeptuak errazago ulertzen baitira. Horrela, ikasleen ikas-prozesua esanguratsuagoa izatea ahalbidetu nahi da. 

B. Abiapuntua

Ikusmen-urritasuna duen ikasle bat dagoela jakinaraziko zaie ikasleei, eta, beraz, ikasle horrek unibertsoa ukimenaren bidez ulertzea ahalbidetu beharra dagoela azalduko zaie. Inklusioaren eta aniztasunaren garrantziari buruz hitz egingo da; hala, ikusmen-urritasuna eta beste edozein berezitasun duten pertsonenganako enpatia eta errespetua sustatu nahi dira. 

C. Azken ekoizpena

Unibertsoko astroen hiru dimentsioko irudiak sortu beharko dituzte eta erakusketa batean aurkeztu.