UNIBERTSOA ESKUEKIN EZAGUTZEN
UNIBERTSOA ESKUEKIN EZAGUTZEN
jarduera: inprimagailua prestatzea.
Talde txikietan jarriko dira eta talde bakoitzari 3Dko inprimagailu bat esleituko zaio. Inprimagailuak erabiltzeko jarraibideak azalduko dira eta behar bezala funtzionatzeko beharrezkoak diren urratsak ezagutzen dituztela ziurtatuko da.
jarduera: Inprimagailuak konfiguratzea eta fitxategiak prestatzea.
Taldeei inprimagailuak behar bezala konfiguratzen lagunduko zaie; kalibrazioa egiaztatuko da eta beharrezko doikuntzak egin. Tinkercadeko diseinuetako inprimaketa-fitxategiak prestatuko dira 3Dko inprimagailuetarako formatuan (.stl) gordeko dira.
jarduera: diseinuak inprimatzea.
Imprimaketa-prozesua hasiko da. Irakaslearen ardura izango da pozesua gainbegiratzea eta ikasleei laguntzea, hala behar izanez gero.
jarduera: maketa sortzea.
3Dko inprimagailuak martxan dauden bitartean, eguzki-sistemaren maketa bat sortuko da. Kartoia, papera, plastilina eta margoak erabiliko dira planetak itsatsiko diren tokia eta horien orbitak sortzeko.