UNIBERTSOA ESKUEKIN EZAGUTZEN
UNIBERTSOA ESKUEKIN EZAGUTZEN
jarduera: gaua eta eguna bereiztea.
Ikasleei galdera bat luzatuko zaie: “Nola dakigu noiz den gaua eta noiz eguna? Ziur aski, argitasunari egingo diote erreferentzia, horregatik, galdera hau sortuko da gelan: “Ez al dago beste modurik eguna ala gaua den jakiteko?” Jolas bat proposatuko zaie ikasleei, non askotariko pistak emango zaizkien eta gaua ala eguna den asmatu beharko duten.
● Eguneko soinuak naturan
● Gaueko soinuak naturan
● Eguneko soinuak hirian
● Gaueko soinuak hirian
● Janari usaina sumatzen bada zer izango da gaua ala eguna?
● Noiz izaten da tenperatura beroa? Eta noiz hotza?
● Zer lan egiten dira egunez? Eta gauez?
● Zer ikusten da zeruan eguna denean eta gaua denean?
Lurraren mugimenduen bideoa ikusiko da saioaren bukaeran.