Eginkizunaren baliabideak

LEXIKOA

  • Irratsaio honetan, galdutako jantzien edo beste gauzen deskribapena egiten da, jabeak jakin dezan eta bila joan dadin. Atazak erraza dirudien arren, ikasleak arazo handiak izaten ditu deskribapena egiteko, ez duelako eskura baliabide nahikorik. Zailtasunak, batez ere, lexikoan izaten ditu. Beraz, oso egokia izan daiteke berariazko hiztegia edukitzea programa honetarako. Halaber, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren Arropa-denden Hiztegia erabili ahal da.

BITARTEKOAK

  • Janzkerari buruzko programak entzutea ere oso egokia izan daiteke. Euskadi Irratiak moda eta janzkerari buruzko irratsaioak ematen ditu sarritan. Habe Ikasbilen webgunean bi hauek (1 eta 2) topa daitezke. Aspaldiko euskal jantziak ezagutzeko webgunea erabili ahal da. Beste alde batetik, beste batzuen artean, Inditex taldearen marken web-orrialdeek (Zara, Bershka edo Massimo Dutti) euskaraz idatzitako erakusleihoak mantentzen dituzte jardueran erabili ahal izateko.