Eginkizunaren datuak

  • Taldea: 12 ikaslez (gehienez) osaturiko taldea.
  • Lan egiteko era: banaka/launaka/talde osoan elkarrekin... (jardueraren arabera)
  • Saioak: Lau (gutxienez).
  • Beharrezko hardwarea: grabagailu digitala, ordenagailua, Interneterako konexioa eta arbel digitala.
  • Gutxieneko softwarea: Audacity Portable©, Google Drive©, Google Sites© eta testu-prozesadorea (Microsoft Word© edo beste antzeko bat).
  • Gainerako materiala: kondairak, gidoietarako proposamenak eta behar diren hotsak eta doinuak.