Kontakizunak

Eginkizunaren azalpen laburra

Irakurtzea kostatzen zaion ikasleari irakurtzeko lan gehiago eman ohi zaio. Estrategia horrek irakurmena eta idazmena banatu ohi ditu, batak bestearekin zerikusia ez balu bezala. Horrela, ikasle horrek, seguruenik, zailago edukiko du idaztea. Idaztea, berez, ez da ikasketa erraza. Idaztean, hiru prozesu eduki behar ditu kontuan bereziki: aldez aurretiko planifikatzea, argitaratzea eta berrikustea. Planifikazioa izaten da prozesu zailena. Sarritan, ikasleak testua berrikusten duenean, akats ortografikoak baino ez ditu zuzentzen. Irratigintzak ez du soilik ahozkotasuna lantzen eta arazo horri aurre egiteko lagungarria izan daiteke. Hori da Kontakizunak programaren helburua.

Irratsaioan, ikasleak kondaira bat landuko du eta behin ondo ulerturik, irrati-kontakizun bilakatu beharko du. Irrati-kontakizuna osatzea da, azken batean, ikaslearen lana, eta Kontakizunak irratsaioaren funtsa. Ez da erraza izango. ikasleak hirugarren pertsonan eta iraganean idatzita dagoen testua, lehen eta bigarren pertsonan eta orainaldian kontatu beharko du.