Eginkizunaren jarraibideak

Otsailaren 12an Darwinen Eguna ospatzen da mundu osoan, ez soilik naturalista eta biologo ingelesaren lana gogoratzeko baita ikertzaile guztien garrantzia azpimarratzeko ere. Egun hori (edo beste antzeko bat, maiatzaren 12koa, Erizaintzaren Munduko Eguna adibidez) ospatzeko eta ikertzaileak eta haien lanak ezagutarazteko, irratia nola erabili ahal duten galdetuko die irakasleak ikasleei.

Erronkari aurre egiteko irtenbidea elkarrizketa faltsuen programa bat egitea da. Horretarako, beti bezala, sintonia prestatuko dute guztien artean, eta irakasleak jarraibideak azalduko ditu: ikertzailearen biografia ondo irakurri, galderak asmatu, elkarrizketa eta elkarrizketatzailearen paperak hautatu eta gidoia idatzi, solasean erabiltzen diren kortesia formulak kontuan hartuta.

Irakasleak proba egitera gonbidatuko ditu ikasleak, bikote guztiek pertsonaia berberarekin (Charles Darwin edo Florence Nightingale) lan egiteko. Pertsonaia ondo aztertu beharko dute, irakasleak emandako testuak irakurriz eta filmak ikusiz. Geroago, eta bikoteka, elkarrizketak asmatuko dituzte ikertzailearen biografian oinarrituta. Bikote bakoitzak bere solasa antzeztuko du guztion aurrean, eta hoberena aukeratuko da. Irabazleek gainontzeko gidoiak aprobetxatuz, haiena berregingo dute, eta geroago grabatu eta editatuko dute.

Beste saio batean, gaia berreskuratuko da Marie Curiereren biografiaren esku, eta prozesua errepikatuko da pertsonaia horrekin. Handik aurrera, irakasleak egindako zerrenda batetik beste ikertzaile batzuk aukeratuko dira, eta ikasleek bikoteka prestatuko dituzte haien elkarrizketa biografikoak. Berriro ere, irabazleek berregingo dute elkarrizketa.

Egindako irratsaioetan hasierako sintoniaren ostean (eta sintonia propio batekin), elkarrizketatuaren pertsonaiaren deskribapena egingo dute. Beraz, irratsaioaren barruan beste irratsaio labur bat osatuko dute. Geroago, elkarrizketarekin jarraituko dute eta bukatzeko amaierako sintonia gehituko dute. Beraz, programa berean bi programa izango dira: ahozko erretratua eta solasa.

Podcast bihurturiko programa guztiak igoko ditu irratiaren sitera irakasleak, eta ikasleek erabilitako eta egindako materialarekin aurkezpen bat osatuko dute Microsoft Power-Point© programaren bidez edo on-line, Prezi© edo Glogster© aplikazioen bitartez, aukeratutako pertsonaiei buruzko biografiak edonork ikusi, irakurri eta entzun ahal izateko.

ERRONKA MAHAIGAINERATU
BEHAR DIREN TREBEZIAK LANDU
KONPETENTZIAREN DIMENTSIOAK GARATU