Eginkizunaren baliabideak
HITZ-JARIOA
- Ikasleak ereduak behar ditu gai luzeak azaltzeko irratian. Beraz, albiste eta erreportajeak entzutea edo ikustea oso komenigarria da. Aukeran, hizkuntzaren kalitatea (zuzentasuna, naturaltasuna...) izan behar da hizpide horietan, nahiz eta "zaharrak" izan. Esaterako, Habe Ikasbilek bildutako saioak (Haragijale basatiak, Hartza edo Txinako igela), Elhuyarren Teknopolisenak (Saguzarrak harrapatzen irratsaioa, Saguzar belarrihandi Alpetarraren atzetik, edo Gautarrak, adibidez) edo Euskal Telebista beraren programa batzuk (hala nola, 21 animalia espezie desagertzeko arriskuan daude Euskadin edo Inurriak eta matxinsaltoak, suaren aurrean indartsuenak). Eta oso luzea den arren, erabilgarria ere bada Animaliak eta beroa: belarriak eta mokoa, tenperatura erregulatzeko tresnak ETBren telebista-saioa. Irratsaio baten eredu bat hemen dugu, Norteko ferrokarrilaren programa honetan: Usapalak.
BITARTEKOAK
- Nafarroako Gobernuaren Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroak eskura jarri duen Berria egunkariaren Mantangorri gehigarrian argitaratutako animaliei buruzko bilduma erabat erabilgarria da. Halaber, umeei eta gazteei zuzendutako beste animaliei buruzko liburu eta aldizkari ugari daude, horien artean Karramarro aldizkariaren Animagune atala aipa daiteke. Ataza horretarako oso liburu erabilgarriak dira ere Ttarttalo argitaletxearenak. Argitaletxe horren Nire entziklopedia-Animaliak eta Animalien bitxikeriak liburuak oso egokiak dira. Katalogotik kanpo egon arren, 2004koak eta 2005ekoak direlako, hurrenez hurren, posiblea da zenbait liburutegitan aurkitzea. Susaetak argitaratutako Animaliei buruz jakin beharko zenituzkeen 101 gauza liburua ere interesgarria da.