Eginkizunaren baliabideak

EGITURAK

  • Irratsaio hau prestatzeko lexikoa ez da arazo nagusia izango eta, kontzeptuak zailak izan arren, ikasleak garatu nahi duena aukeratuko du. Horrek bidea erraztuko dio, aldez aurretik zerbait ulertzen duelako. Baina ikasleak ereduak behar ditu egitura eta "estilo" egokia hartzeko. Horretarako oso egokia da antzeko irratsaioak entzutea. Hona hemen Elhuyarrek eta EITBk egin dituzten beste batzuk: Zenbat kilometroz marrazten du arkatz batek, Itsaso Beltzean hondoratutako altxor bat, Bizidunik zaharrenak edo Olatuak: surf eta energia. Ikaslearentzat albiste bat ere izan daiteke eredu bat. Adibidez, Euskadi Irratiaren HABEk eskaini zuena: Dronak posta garraiatzeko. Kasu horretan (HABE webgunean ohikoa den bezala) albistearen transkripzioa du eskura ikasleak, eta errazagoa izaten zaio ulertzea.

BITARTEKOAK