Ezinezko solasa

Eginkizunaren azalpen laburra

Irratsaioaren helburua ikertzaile ezagun bati elkarrizketa egitea izango da. Baina ez edonolako elkarrizketa, fikziozkoa baizik. Izan ere, elkarrizketa ikasleek hilda dagoen pertsonaia bati egingo diote. Hortik datorkio Ezinezko solasa izenburua, eta ikaskideei pertsonaia ezagutzeko aukera ere ematen die. Gainera, aukeratutako ikertzaileak, emakume zein gizonak, hainbat herrialdetakoak dira eta egindako lanengatik eredu.

Ezinezko Solasa irratsaioa interesgarria da ikasleak irakurritako azalpen testu batean oinarrituriko solasaldirako ahozko testua sortu behar duelako. Beraz, aditza ondo maneiatu behar du, batez ere pertsona, aspektuak eta aldiak ondo bereizi behar ditu. Hasieran, ikasleari zaila irudituko zaio ariketa, bere galderak ondorioetatik atera behar baititu.