Non da jabea?

Eginkizunaren azalpen laburra

Ikasturtean ikasle askok jantziren bat galdu ohi dute. Ikastetxe askotan ere aurkitutako jantziak toki batean (ikastetxeko atezaintzaren ondoan, normalean) kokatu ohi dira ikasleek (eta ikasleen senideek) berreskuratzeko. Irratsaio honetan, aurkitutako jantziak azaltzen dira jabeak har zezan, beraz, irratiaren bidez egindako "galdu-aurkitegi" bat da. Handi dator proposatutako izena: Non da jabea?

Irratsaio honetan egokitu zaion aurkitutakoaren deskripzioa egitea da ikaslearen lan nagusia. Gehienetan, aurkitutakoa jantzi bat izaten da (kirol-jertseak, elastikoak, txubaskeroak, txanoak... dira eskoletan gehien ahazten diren jantziak), baina beste zerbait izan daiteke (motxila bat edo jostailu bat esaterako). Non da jabea? programan emandako deskripzioa izan behar da nahiko luzea eta zorrotza, objektua ahaztu duen ikasleak ohartzeko.