Esatariak aldez aurretik buruz ikasitako edo zuzenean irakurritako igarkizun bat plazaratzea da Ezetz Igarri! irratsaioaren ardatza. Horren inguruan, lehiaketa bat sortuko da gelan ikasmaila jakin baterako edo eskolarako. Ikasleek irratsaioa grabatuko dute eta podcast bihurtuko dute. Saioa egiteko, esatari bat (edo bi) eta teknikari bat beharko dira; ikasleek rolak trukatu ahal izango dituzte. Jardueraren bitartez entzulearen garrantzia aipatu nahi da. Igarkizunak aurkezpena izan behar du beti.
Neurri handi batean, Ezetz igarri! saioa egokia da irrati lanetan lehen aldiz ari direnentzat, erabiltzen dituzten testuak laburrak direlako eta edizio lanak errazak direlako. Horrez gain, saioa baliagarria izan daiteke irratiaren funtzionamendua (hardware eta software barne) ezagutzeko eta horren inguruan dauden zenbait kontzeptu (soinua, soinuaren ekoizpena eta adierazpena) ulertzeko.