Animalien artean

Eginkizunaren azalpen laburra

Behin tresna (irratia) ezaguturik eta neurri batean, menderaturik, komunikazio-prozesua aberastea izan behar da ikaslearen hurrengo pausoa. Animalien artean irratsaioaren bidez, irakasleak aukera paregabea emango dio ikasle horri, eta gustuko duen gai bat lantzeko aukera emango dio: animaliak eta haien bizimoduak. Hori da, hain zuzen ere, ikasleak irratian aurkeztu behar duena: animalia bat eta haren inguruko zenbait datu interesgarri. Beraz, irratsaio honek, aurrekoekin alderatuta, denbora gehiago iraungo du.

Animalien artean soinu-iturri desberdinak erabiliko ditu ikasleak: ezohikoak diren hotsak (aukeratutako animaliarenak) eta landutako sintoniak. Bi sintonia izan daitezke honetan, bata hondo-musika, entzun daitekeena eta editatzeko konplexuagoa dena, eta bestea irratsaioarena. Sintoniaren kasuan, oso egokia den kanta proposatuko da soinu-banda izateko. Hala ere, azaldutakoak proposamenak baino ez dira.