Psikologiaren definizioa
1.1. PSIKOLOGIAREN DEFINIZIOA (Etimologia, Antzina, Definizioa)
Etimologia
Grezierako psykhé (arima, adimena, espiritua) eta logos (zientzia, ezagutza) hitzen elkarketa da. Hitza antzinatik etorri arren, zientziaren esanahia ez zitzaion XIX. mendera arte eman.
Antzina
Antzina, gaur psikologian aztertzen ditugun gaiak Filosofiaren inguruko foroetan eztabaidatzen ziren, eta ospe handiko filosofo asko horretan aritu ziren luzaroan: Platon, Aristoteles, Descartes…
Definizioa
Jokabideak eta jokabide horiek baldintzatzen dituzten gogamen prozesuak aztertzen dituen zientzia da.
Jokabidea: Pertsonek eta animaliek egiten dituzten gauzen artean behatu eta erregistratu ahal den guztia da.
Gogamen prozesuak ezagutza lortzeko erak dira: pertzepzioa, oroimena, arrazoitzea, problemak ebaztea, amets egitea, desiratzea, itxarotea, iragartzea…
Definizio osagarriagoa emateko:
Psikologia portaeraz ari den zientzia da. Fenómeno psikologiko guztiak barne dituena:
OROIMENA, ADIMENA,EMOZIOA, KONTZIENTZIA, BORONDATEA.Baina pentsatzen dugunaren arabera portaera garenez, psikologia PENTSAMENDUAZ ere diharduela esan dezakegu.
Pertsonak BIO-PSIKO-SOZIALAK gara.
Izan ere, persona batek antsietatea badu, horrek eragina izango du bere BIO-n eta alderantziz, gaixotasun bat dugunean PSOKOn eragina dauka.
Bestalde, Alzheimerra duen persona bakarrik badago,( alderdi sozialean) horrek eragina izango du bere PSiKO eta BIO-n-
PSIKOLOGIA ZIENTZIA DA
Zientzia denez metodo zientifikoa jarraitu beharra dauka.
Momentuz horri buruz jakin behar duzuna honakoa da:
Behaketan oinarritzen da. Zentzumenen bitartez lortzen du psikologiak azaldu nahi dituen fenomenoen berri. Beharrezkoa izan ezkero behatzeko tresnak eta metodoak ere erabiliko ditu, hala nola erresonantzia magnetikoa edo elektroenzefalograma.
Indukzioz heltzen da ondorioetara. Hau da, kasu konkretu ezberdin asko aztertu ondoren orokortuz jokabidea gobernatzen duten erregulartasunak eta arauak aurkitzen ditu.
Arauok hipotesiak dira, ustezko jokabidearen zergatiak. Ustezkoak direnez egiaztatu beharko ditugu.
Hipotesiak esperimentuen bitartez egiaztatzen dira. Hipotesiak egoera jakin batean nola jokatuko dugun aurreikusten du. Egoera horiek laborategian prestatzen ditugu eta pertsona zein animaliekin praktikan jartzen dira saiakeretan.
Zuzen bageunden gure hipotesia indartu dugu. Gauzak espero genuen moduan ez badira gertatzen esperimentua errepikatu edo hipotesia aldatu beharko dugu. Pausu hau behar bestetan errepikatuko dugu.
Portaerari buruzko ziurtasun batzuk ditugunean eta fenomeno jakin batzuk azaldu eta aurreikusteko ahalmena lortzen dugunean teoria zientifiko bat proposatuko dugu.
Psikologoek jokabidea aztertzerakoan lortzen duten ezagutza arrazoizko ezagutza da, diotenaren zergatiak ematen dituzte eta azalpen hauek gertakarietan oinarritzen dira, ez entzundako gauzetan edota sineskerietan.
Beraz, psikologia diskurtso serioa da. Bere baieztapenak ikertu eta egiaztatu daitezke eta aurkikuntza berrietara moldatu eta eguneratu egiten da.
METODO ZIENTIFIKOA PSIKOLOGIAN: BEHAKETA
EZ NAHASTU ZIENTZIA (Psikologia barne) ETA PSEUDOZIENTZIAK:
PSEUDOZIENTZIAK : PARAPSIKOLOGIA, PNL, REBIRTHING, GRAFOLOGIA, ASTROLOGIA, TAROT, ERREGRESIO HIPNOTIKOA...
GOMENDATZEN DUDAN LIBURU BAT: LA PARAPSIKOLOGÍA, ¡VAYA TIMO!. SAKATU TITULUA ETA IRAKURRI.
TERAPIAS ALTERNATIVAS EN PSICOLOGÍA: ¿CÓMO SABER SI FUNCIONAN? (HELENA MATUTE: Catedrática en psicología)
Para entender cómo pequeñas claves pueden ayudar a interpretar la realidad de una forma u otra nada mejor que esto…
Imaginad el potencial que tiene inducir una forma de pensar e interpretar lo que ocurre. Usar lo que damos por sentado y lo que interpretamos en función del contexto, como las reglas que aplicaremos en un momento dado, puede darnos ventaja e incluso servirnos para generar sorprendentes efectos. Juguemos un poco más con la psicología humana y veamos este vídeo…
Ikusten ez bada sakatu hemen
¿Se os ocurre cómo se ha hecho? Las reacciones de la chica son reales. Voy a hacerlo otra vez, en esta ocasión tal vez sea más sencillo dar con la “causa verdadera” del “resultado” de este juego…
¿Qué tal ahora? Si todavía no lo has descubierto, la explicación aquí (o parte por lo menos)…
El hecho de que “tras” (contigüidad) la decisión de señalar una carta aparentemente nosotros la quitemos o la dejemos, hace ver como que nuestra acción es “causa” de que esa carta se quede o desaparezca del juego. Así al final los espectadores acaban pensando que han podido realmente elegir la mayoría de las veces, pero esto es solamente un espejismo. ¿No es sorprendente? Probadlo vosotros mismos con personas de carne y hueso, es divertido.
Breve historia de la psicología.
Bideoa ikusten ez bada sakatu hemen
XIX. mende bukaeraz geroztik, Psikologia Filosofiatik at garatzen joan zen, zientzia autonomo bihurtzen joan zelarik.
ESTRUKTURALISMOA
Wilhelm Wundt (1832-1920) fisiologo alemaniarra kontsideratzen da psikologia zientifikoaren sortzaile.
Medikuntza ikasi zuen, gero fisiologia eta ondoren Zurich eta Leipzig-en irakasle izan zen. Azken hiri honetan Filosofiako katedra lortu zuen. 1879an Psikologia esperimentaleko lehen laborategi ofiziala sortu zuen.
Psikologia Fisiologikoaren Elementuak lanean zientzia berriaren izaeraren defentsa egin zuen.
Bere ustez, psikologiaren lana gogamen edukien ikerketa zen (sentsazioak, sentimenduak, irudiak), introspekzioa eta esperimentazioa erabiliz.
Estrukturalista zen, kontzientziaren egitura edo estruktura aztertu nahi zuelako. Bere ustez, kontzientziaren osagaiak analizatuz, gogamenaren estruktura iker zitekeen. Metodo honen arabera, norbera da protagonista, norbera baita kontzientzia ahalik eta zehatzen behatu behar duena.
FUNTZIONALISMOA
William James (1842-1910) fisiologo eta psikologo estatubatuarra Fisiologiako irakaslea zen, baina Biologia, Psikologia eta Filosofia ere irakatsi zituen. Bere laborategia zabaldu zuen Massachussets-en. Asmoa faktore fisiologikoek gogamen prozesuetan duten eragina irakastea zen.
1890ean, Psikologiaren Printzipioak lana argitaratu zuen. Gogamena ikertzen zuen bertan eta Wundten aurka agertu zen, hark gogamenaren estrukturari erreparatzen ziolako eta ez haren funtzioari. Wundtek, berriz, Jamesek aurkezten zuen psikologia estua, artifiziala eta inozoa zela esan zuen.
Funtzionalismo izena eman zitzaion korronte honi, James psikologiaren alde praktikoaz arduratu baitzen eta, eguneroko bizitzara aplika zitekeen korrontea sortu nahi baitzuen. Bere ustez, askoz ere interesgarriagoa da gizakiak bere inguruan moldatzeko erabili ohi dituen errekurtsoak aztertzea gogamenaren egitura aztertzea baino. Psikologiaren helburua kontzientziak eta beste gogamen prozesuek gizakiari esperientzietara moldatzen nola laguntzen dioten ulertzea izan behar du eta, horregatik, James-en lanaren ardatza gogamenak nola funtzionatzen duen aztertzea izan zen.
-Estrukturalismo eta funtzionalismoaren desberdintasunak nabarmendu.
Korronte honetako psikologo alemaniarrek ere asko kritikatu zuten Wundten ikuspegia. Ez zuten pertzepzioa sentsazioz osatzen zenik uste, eta osotasuna osagaien batura baino zerbait gehiago zela esaten zuten.
GESTALT: EL TODO ES MÁS QUE LA SUMA DE LAS PARTES:
1.3.1.1. Sigmund Freud (1856-1939) Bizitza , Lan ezagunenak , Teoria , Teknikak , Psikoanalisiaren helburua
Bizitza
Freibergen jaio zen, Austrohungariar inperioan, garai hartan.
1860an, sendia Vienara joan zen bizitzera eta hantxe egin zen sendagile.
Gaztetan Parisen lan egin zuen, Jean Charcot neurologo frantsesarekin batera. Hipnosia erabiltzen zuten histeriaren tratamenduan eta hainbat alterazio somatikok oinarri psikikoa izaten zutela ikasi zuen.
Vienara itzuli zenean, Breuerrekin batera jarraitu zituen bere ikerketak. Bertha Pappenheimen kasu klinikoan aritu ziren eta Anna O. ezizena eman zioten histerian sakontzen zuten bitartean.
Gerora, Freudek hipnosia alboratu eta psikoanalisia garatuko zuen.
Hitler agintera iritsi zenean, bere lanak erre egin zituzten. Jatorri judukoa zenez, 1938an Londresera egin behar izan zuen ihes eta hurrengo urtean hil zen, 83 zituenean.
Lan ezagunenak
Psikoanalisiaren hastapenak
Ametsen interpretazioa
Histeria
Nia eta Zera
Teoria
XIX. mendearen erdia aldera, Freudek nortasunari buruzko lehenengo teoria orokorra garatu zuen.
Nortasuna izozmendiarekin alderatu zuen, oso gutxi baita bistan duena, kontzientea, eta gehiena, berriz, ezkutuan dago, inkontzientea.
Nortasunaren osagaiak: Zera, Nia eta Supernia.
Haurtzaroko esperientziek helduaren bizitza baldintzatzen dute.
Haurtzaroko sexualitatearen garrantzia: Fase Orala, Anala, Falikoa eta Genitala.
Ametsen garrantzia. Ametsen interpretazioa oso baliotsua izan zitekeen.
Teknikak
Charcotekin hasi zenean, hipnosia.
Breuerrekin, asoziazio librea, pazienteekin beren arazoei buruz mintzatzea; azken teknika horren bidez, arazoen sintoma batzuk desagertu egiten zirela uste zuen Freudek.
Psikoanalisiaren helburua
Oinarri garrantzitsuena inkontzientea da eta, noizean behin, mozorrotuta azaleratzen saiatzen da: lapsusak (pertsona baten izena ez gogoratzea), huts egiteak (etxeko giltzak galtzea, logelara joan eta zertara gindoazen ahaztea…), txisteak, ametsak, fantasiak… Psikoanalisiak errealitate hauen esanahiak ikertu nahi ditu.
Psikoanalisiaren helburua jokabidearen esanahi inkontzientea kontzientera ekartzea da, azal daitezkeen arazoak konpondu ahal izateko.
- Freud-en biografia: laburpen bat:
1.3.1.2. Freuden jarraitzaileak
Psikoanalisiak, kontrako amorratuak izan bazituen ere, nahikoa arrakasta izan zuen garaiko psikologoen artean, eta Freud-en jarraitzaileak Psikoanalisiaren Nazioarteko Elkartean bildu ziren 1910ean.
Gero, psikoanalisiaren barruan sartzen diren zenbait autorek aldatu egin zuten Freudek inkontzienteari buruz zuen ikuspegia. Jung, Szondi eta Lacan psikologoek beren teoria pertsonal berriak eratu zituzten inkontzientearen egitura eta dinamikari dagokionez.
1.3.1.3. Psikoanalisia berria
Psikologia dinamikoa da eta emozioak, afektua eta irrikak ikertzeari ematen dio lehentasuna eta ez, psikologia estatikoak egiten duen bezala, sentipenak, pertzepzioak eta abar ikertzeari.
Bereizgarriak
Psikologiak zerbait praktikoa behar du eta ez du introspekzioan oinarritu behar. Gizakiaren adaptazioa ikertzen du eta kontzeptu ugari hartzen du Charles Darwinen Selekzio Naturalaren Teoriatik.
Ikasi dugun bezala jokatzen dugu eta estimulu-erantzun sekuentzian lotzen dira gure esperientziak, onura eman digutenak indartuz eta ezatseginak izan direnak, berriz, ahulduz.
Psikologiaren helburua: jokabideak aurreikusi eta kontrolatzea.
Watson
XX. mendean, psikologia korronte hau nabarmen garatu zen. John B. Watson (1878-1958) izan zen sortzailea 1913an Psikologia konduktismoaren ikuspegitik izeneko lana argitaratu zuenean.
Bertan introspekzioa baztertu zuen eta psikologiari objektibotasuna ematen saiatu zen. Ez zuen gogamenera edo fisiologiaren laguntzarik nahi eta estimuluei eta haien ondorioei eman zien garrantzia. Hori dela eta, behavioristek laborategian lan egiten dute eta praktikotasuna bilatzen dute.
Usteak
Psikologia natura-zientzien adar bat da eta bere helburua deskribatu, aurreikusi eta jokaera kontrolatzea da.
Animalien eta gizakien artean ez dago etenik, jarraipena baizik.
Kontzientzia ez dago zertan aipatu beharrik.
Jokaerak estimulu eta erantzunez osatuta daude eta nortasuna ikasitakoaren ondorioa da.
Jokaerak estimulu eta erantzunez osatuta daude. Psikologo konduktistak animalia eta pertsonen jokaerak ikertzen ditu, metodo esperimentala erabiliz.
Psikologiak praktikoa izan behar du, bizitzan oinarritutakoa eta gizartearentzako onuragarria.
Experimento conductista de Watson. Experimento con niños. El caso Albert
Pavlov
Ivan Pavlovek (1849-1936) Medikuntza ikasi zuen eta, 1883an, bihotzeko nerbioen funtzioari buruzko tesia aurkeztu zuen, doktoretza lortuz. Medikuntza esperimentaleko institutu berriko fisiologia laborategiko zuzendari izendatu zuten eta Fisiologiako irakasle ere izan zen. 1904an, urdail-glandulen lanari buruzko ikerketengatik Medikuntzako Nobel Saria eman zioten.
Baldintzazko erreflexuaren aurkikuntza eta azterketa zor zaio Pavlovi. Aurkikuntza honek eman zion hasierako bulkada mugimendu behavioristari, hau da, ikaskuntzaren azterketa eta ikerketari.
Pavloven txakurrak: Esperimentu ezagunenetako bat da. Metronomo bat erabili zuen eta 100 kolpe minutuko ematen zituen animalia elikatu aurreko unean (gehienetan kanpaia jotzen zuela esaten da). Animalia gose zenean, txistua dariola jartzen zen metronomoaren soinua entzun orduko; ez zen janariaren beharrik txistua dariola jartzeko.
Thorndike
Watsonen garaikide izan zen (1874-1949) eta Jamesen ikasle izan zen.
Animalien psikologia ikertu zuen. Ezaguna da katuekin egin zuen esperimentua. Katu goseti bat hartu eta kaxa itxi baten barruan sartu zuen, katuak kanpoan zegoen janaria ikusteko moduan. Kaxa itxita egon arren, eragingailu bat ukitzea aski zen atea irekitzeko. Katua, hasieran, ikaragarri mugitzen zen, baina mugimendu haiek alferrikakoak ziren. Halako batean, ordea, atea irekitzeko eragingailua ukitu zuen eta atea zabaldu egin zen. Behin asmatu ondoren, katuari gero eta gutxiago kostatzen zitzaion mugimendu egokia egitea. Azkenean, alferreko saiakerak desagertu egin ziren eta katuak atea irekitzen ikasi zuen.
Ondorioz: erantzun egokiak (ingurunera moldatzeko balio dutenak) indartuz doazen bitartean, erantzun desegokiak (alferrikakoak) indargabetuz doaz, desagertu arte. Beraz, ariketa hutsak ez du ikasten laguntzen; arrakasta duten ariketek bakarrik ahalbidetzen dute ikaskuntza.
Skinner
B. Frederik Skinner (1904-1991) Organismoen jokabidea lanaren autorea da.
1948an, Walden Dos zientzia-fikziozko eleberria idatzi zuen eta hantxe azaldu zituen konduktismoari eta jokabidearen ingeniaritzari buruzko ideiak. Thoreauren Walden oinarri hartuz, utopia baten erretratua egiten du. Gizarte honetan elkarbizitzarako gaitasuna hobetu nahi dute, instintuen garrantzia kontrolpean jarriz.
Nortasuna berezko aspektu inkontzientean, moralean edo emozionalean, “ez dela existitzen” esatera iritsi zen. Skinnerren ustez, nortasuna produktu faltsua da, bere ezaugarriek begiratzen duenaren begietan baino ez baitaude. Autore honek jokabidea egoera bakoitzean agertzen diren gertakizun zehatz batzuen ondorio dela dio.
Aurkariek gizakiaren aukera gaitasuna eta askatasuna ezerezean jartzea aurpegiratzen diote.
Eskola
Psikologia eskola hau XX. mendeko berrogeita hamarreko hamarkadan sortu zen eta psikoanalisiaren eta behaviorismoaren aurka agertzen da.
Autore ezagunenak Abraham Maslow (1908-1987) eta Carl Rogers (1902-1987) dira.
Eskola honen printzipioak ez dira kasu klinikoetan oinarritzen, pertsona osasuntsuen ezaugarrien aztertzean baizik
Maslow (1903-1970)
Psikologia humanistaren ordezkari garrantzitsuena da.
Maslowren piramidea deritzona osatu zuen. Haren ustez, motibazioa integratua eta hierarkikoa da. Behar batzuk goi-mailakoak dira eta ezin dira ase azpiko beharrak asetzen ez diren bitartean. Adibidez, segurtasun beharra asez gero, kidetasun eta afektu beharrari erreparatu behar diogu, baina ezin da hau izan bestearen aurretik. Gorengo beharra gizakiari asetasun edo osotasun sentimendua ematen dion autoerrealizazioa da.
Hala ere, askotan, gure benetako beharrak baztertu egiten ditugu besteenak kontuan hartuta (familia, eskola, gizartea) eta ezin dugu zoriontsu izan. Esan bezala, pertsonaren helburua autoerrealizazioa da eta, horretarako, bakoitzak bere burua onartu behar du.
Rogers (1902-1982)
Bere teoriaren oinarria Gaurkotzeko Joera da: Gizakiak gaitasunak ahalik eta gehien garatzeko motibazio innatoa du. Ez da biziraupen soila, gauzak hobeto egiteko gogoa baizik. Gizakiak garatu egin nahi du eta errealizazioa lortzen saiatu.
Pertsonaren harremanak aztertzen ditu: intrapertsonalak (norberak bere buruarekin dituenak) eta interpertsonalak (besteekin dituen harremanak). Rogersen teoria autokontzeptuan oinarritzen da eta horixe da nortasunaren ardatza. Autokontzeptua bi faktoreen arabera eraikitzen da:
Norberak bere buruaz duen kontzeptua
Besteek gutaz duten kontzeptua
Egiten dituen kritikak
Behaviorismoa kritikatzen dute giza psikologiatik urruntzen delako.
Psikoanalisia ere ez dute gogoko, jokabide patologikoak bakarrik aztertzen dituelako.
Jasandako kritikak
Psikologia humanistak kritika ugari jaso zuen bere garaian, batez ere, zientifikotasun faltagatik. Hala ere, ukaezina da humanistek arrakasta ugari lortu dutela, gehienbat, talde-dinamikak erabiliz.
Korronte honentzako, konduktismoa oso mugatua da, estimulu eta erantzunen artean, kontuan hartu behar baita era berean, gogamen prozesuen ekina.
Gizakia informazioaren prozesadore aktiboa da eta ez erantzule pasiboa.
Ikuspegi kognitiboek eragin handia dute gaur egun, baina kritikak ere jasotzen dituzte; zabalduena emozioei eta sentimenduei garrantzirik ez emateari buruzkoa da.
Metodo esperimentalaren bitartez fenomeno psikikoak eta organismoaren portaera ikertzen dituen psikologia da.
Hainbat autorek konduktismoak erabiltzen duen psikologia kontsideratzen dute eta bere ikerketa laborategiko egoerara mugatzen dute.
Gizakiaren eta animalien portaeraren oinarri fisiologikoak aztertzen ditu. Fisiologia eta jokaera erlazionatu nahi ditu.
Adibidez, jokabide oldarkorra gertatzen denean, arazoaren arrazoia bilatzeko, zerebroan jarduera handiena duen unea aztertzen da. Psikofisiologoek beste alorretako zientzialariekin harreman estuak izan ohi dituzte: biologoekin, kimikariekin, etologoekin… eta, askotan, elkarrekin lan-taldeak sortzen dituzte.
Jaiotzatik heldutasunera arte, gizakiaren jokabideak izaten dituen aldaketak aztertzen ditu. Helburua bizitzako garapen-fase bakoitzaren ezaugarri orokorrak zehaztea du.
Jokabidean eta emozioetan gertatzen diren nahasteak aztertzen ditu, diagnostikoa eman eta terapia ezartzen du. Buruko nahasteak (psikosia, eskizofreniak, etab.) sendatzen ahalegintzen da eta, horretaz gain, adimen-atzerapenak, drogamenpekotasunak, depresioak, gizarteratze-arazoek, antsiak edo sexu arazoek sorrarazitako jokabide arazoak ere aztertzen ditu.
Komenigarria da psikologo klinikoaren eta psikiatraren artean dagoen desberdintasuna bereiztea.
Ez gutxitan teknika berdinak erabili arren, psikiatra medikua da, buruko gaixoak sendatzen espezializatuta dagoen medikua alegia, eta gaixoak sendatzeko, medikuntzan oinarritutako azterketak eta metodoak erabili ohi ditu (analisiak, eskanerrak, botikak, kirurgia…). Medikua delako erabil ditzake hainbat botika bere tratamenduan.
Psikologo klinikoa, ordea, terapeuta da eta jokabidean oinarritutako azterketak egin ondoren, terapia psikologikoak erabili ohi ditu pazienteari jokabidea aldatzen laguntzeko asmoz. Maiz, psikiatrekin lankidetzan aritzen dira.
Helburua heziketarekin zerikusia duten arazo psikologikoak aztertzea da. Askok ikasteko arazoak dituzten ikasleekin bakarrik lan egiten dutela uste arren, ikaskuntzaren psikologoen zeregin profesionala beraien kargu dauden ikasle guztiak dira.
Eskola-psikologoek irakasleekin lan egiten dute eta helburu heziketa-prozesuan sor daitezkeen arazoak konpontzen laguntzea da. Askotan, psikologoen eta pedagogoen lanak nahasten dira, hauek ikuspuntu ezberdin batetik abiatzen badira ere.
Lanerako adibideak
Ikasleen gaitasunak neurtzeko testak pasa.
Teknika pedagogikoen hobekuntzarako proposamenak egin.
Ikasle supergaituentzako edo egunerokoa jarraitzeko zailtasunak dituztenentzako programa espezifikoak diseinatu.
Etorkizuneko lanbide posibleak proposatu…
Helburua gizarte-taldeek eta komunikabideek gizakiaren jokabidean duten eragina aztertzea da.
Ikerketarako adibideak
Publizitateak kolektibitatean duen eragina.
Aurreiritzi sozialak.
Taldeen arteko harremanak.
Nahaste psikologikoen oinarri sozialak…
Helburua gizakiak parte hartzen duen industria eta laneko hainbat arlo aztertzea da.
Lan esparru zabala du. Lanerako adibideak
Pertsonala aukeratzea (testak eta elkarrizketak erabili ohi ditu).
Bakoitzaren gaitasunen arabera, lan-taldeak eratzea.
Dagozkion gaitasunen eta prestakuntzen arabera, langile bakoitzari lanpostua egokitzea.
Kontsumitzaile posibleen gustuak aztertzea…
Lana: sakatu "Helbideak".Sakatu "Uned". Bilatzailea( más videos y audios) Bilatu Piaget (6´). (eta animatzen bazarete
JUNG ( 15´) psikoanalista)