Garunak informazioa jaso eta errekuperatzeko duen gaitasuna.
Garrantzi handia dauka pentsamenduaren prozesu guztietan. Memoriarik gabe pertzepzioa, ikastea edo pentsatzea ezinezkoak izango genituzke eta oroitzapenik gabe, ezingo genituzke gure ideiak adierazi eta ez genuke nor garen jakingo. Hautemandakoa, sentitutako emozioak, hausnarketa intelektuala… poliki-poliki, oroimenean pilatzen joaten dira eta horrelaxe osatzen doa gure izaera, oroimena baita gure nortasunaren oinarria.
Hala ere, oroimenak ez du beti guk nahi duguna egiten eta, askotan, ahazten ditu gogoan izan nahi ditugun gauzak eta behar ez diren informazioak, berriz, gogoratu.
EL HOMBRE SIN MEMORIA
ALZHEIMER : ¿NOLA PERZIBITZEN DU ALZHEIMER DAUKAN BATEK?
REDES: LOS SIETE PECADOS DE LA MEMORIA : PECADOS DE OMISIÓN ( LOS RECUERDOS SE DEBILITAN CON EL TIEMPO, OLVIDAMOS DÓNDE DEJAMOS LAS COSAS, Y BLOQUEO, NO NOS SALEN LOS NOMBRES DE LA GENTE AUNQUE LO SABEMOS) Y OTROS PECADOS DE LA MEMORIA: RECORDAMOS UN HECHO PERO LA FUENTE ES ERRONEA, RECORDAMOS LA ESENCIA DE LAS COSAS PERO NO LOS DETALLES, RECUERDAS ALGO PORQUE ERES SUGESTIONABLE Y TE HAN DICHO QUE ES ASÍ, LOS RECUERDOS ESTAN DISTORSIONADOS POR NUESTRAS CREENCIAS ACTUALES.
EL HIPOCAMPO ES FUNDAMENTAL PARA RECORDAR: ¿CÓMO LO HACE? 4.17´- 4.58´
(SE ACTIVAN LAS MISMAS PARTES DEL CEREBRO PARA RECORDAR Y PARA IMAGINAR)
VE LAS SIGUIENTES ESCENAS DE UN HOMBRE HABLANDO CON SU MEMORIA Y APUNTA LAS CARACTERISTICAS Y FALLOS DE LA MEMORIA: 9.20´- 12.30´ / 19.35´- 24.30´
PONER LA FRASE FINAL DE LUIS BUÑUEL ( 27:35)
(características y fallos: es selectiva, no puede poner atención en varias cosas a la vez, confunde las fuentes de información, tiene falsas memorias, recuerda solo lo bueno para olvidar lo malo, aunque si es malo pero nos ayuda porque aprendemos algo no lo olvida)
Richard Atkinson eta Richard Shiffrin psikologoek garatu zuten eredu hau. Beraien artean interkomunikatzen ziren 3 sistema edo biltegi daude:
Zentzumenen Oroimena: Sentsazioak erregistratu eta estimuluen bereizgarri fisikoez jabetzen da.
Iraupen Laburreko Oroimena (ILO): Oraintxe bertan behar dugun informazioa jasotzen du.
Iraupen Luzeko Oroimena (IHO): Gerora behar dugunerako jasotzen du ezagutza.
4.2.1.1. Zentzumenezko oroimena
Kanpotik datorren informazioa erregistratzen du eta estimuluen bereizgarri fisikoez jabetzen da: irudiak, soinuak, usainak, zaporeak…
Oso denbora laburrez gordetzen du hemen, baina IHOra bidaltzeko beta hartzen du.
Zentzumenaren arabera, biltegi ezberdinak egon daitezke eta irauten duen denbora ere ezberdina da:
Ikonoen Oroimena: Segundoren bat bakarrik irauten du.
Oihartzunen Oroimena: Pare bat segundo irauten du.
4.2.1.2. ILO: Iraupen Laburreko Oroimena
http://prezi.com/kyos3kl9vcqp/?utm_campaign=share&utm_medium=copy&rc=ex0share
Zentzumenen Oroimenean gordetako informazioa ILOra pasatuko da IHOra joan aurretik.
ILOk informazioa antolatu eta analizatu eta, gure esperientziaren arabera, interpretatu egingo du: aurpegiak ezagutu, izenak gogoratu, azterketa erantzun…
ILO biltegia mugatuta dago eta ezin ditu datu asko batera jaso. 7 bat item izaten dira aldi berean (7 zifra, adibidez) eta hori adi-adi gaudenean.
Denbora gutxi irauten du informazio honek ILOn, 18-20 segundo. Informazioa ondo interpretatuta eta antolatuta badago, IHOra pasatuko litzateke eta, bestela, galdu egingo genuke.
Garrantzi handiko biltegia da, bildutako informazioa ezin baita IHOra iritsi ILOtik ez bada pasatu. Eta, kontrako bidean ere, IHOtik berreskuratu behar den informazio orok ILOtik pasa behar du.
4.2.1.3. IHO: Iraupen Handiko Oroimena
Informazioak gehiago iraun behar badu, hirugarren biltegira pasa behar du, Iraupen Handiko Oroimenera (IHO).
ILO gauzen ezaugarri fisikoetan oinarritzen den bitartean, IHO, batez ere gauzen esanahietan oinarrituko da. Pelikula bat gogoratzen dugunean, ez gara hasten aktoreen ahotsak edo jantziak oroitzen; pelikularen argudio edo esanahi orokorra izaten dugu gogoan.
IHO biltegia mugagabea da edukiari eta iraupenari dagokionez, bertan informazioa egoera pasiboan gelditzen baita gordeta, ILOk berreskuratzen duen arte. Hori bai, berreskuratze hori ez da guztiz ziurra. Hori bermatzeko, informazioaren antolaketa ona ezinbestekoa da.
Iraupenari erreparatuta, berriz, hor gordetakoa luzaroan irauteko prestatuta dago, eta ia-ia betiko gordeta gelditu daitekeela esan dezakegu.
Tipos de memoria por raulespert
IHO
Definizioa
Kenneth Craik eta Robert S. Lockhart psikologoek ez ziren biltegien ereduarekin ados egon eta oroimena bakarra dela esan zuten eta ez biltegi pasiboa, prozesu aktiboa baizik.
3 prozesatze maila zehaztu zituzten
Azaleko Prozesatze Maila: zentzumenen bidez jasotako ezaugarriak biltzen ditu: gauzen itxura, zaporea, kolorea…
Tarteko Prozesatze Maila: gauzen eredu bereizgarriren bat jasotzen du.
Sakoneko Prozesatze Maila: esanahiari erreparatzen dio.
Prozesatze maila bakoitzak aztarna uzten du eta eragina du geroko oroimenean. Erraz jasotako informazioak, errazago galduko dira. Azaleko Mailak aztarna xumea utziko du eta berehala galduko da. Sakoneko Mailak, berriz, gehiago iraungo du, gehiago kostatu baitzaigu hartzea.
Adibideak
Hitz bat maiuskulaz edo minuskulaz idatzita dagoen bereizten dugunean, Azaleko Prozesatze Mailan egingo dugu.
Beste hitz batekin errima egiten duen egiaztatzen dugunean, Tarteko Prozesatze Mailan ibiliko gara.
Hitzaren esanahia prozesatzen dugunean, Sakoneko Mailan arituko gara.
Sartu-Hartu-Txartu antzeko hitzak dira Tarteko Prozesatze Mailan, baina oso desberdinak Sakoneko Mailan.
Definizioa
Gogoratzea oroimenetik informazioa ateratzea da. Gauza asko ikas dezakegu, baina ezin badugu gogoratu, alferrikako ikasketa izango da.
Gogoratzean eragina duten faktoreak
Hobeto gogoratuko dugu informazio esanguratsua eta ondo antolatua.
Hobeto gogoratzen ditugu hasieran edo bukaeran ikasitako gauzak. Hitz zerrenda bat ikasterakoan, errazago dugu gogoan zerrendako lehen eta azken hitzak eta, erdikoak, berriz, ahazten ditugu.
Hobeto gogoratzen dugu arrunta ez dena. Lehen aipatutako zerrendan hitz arraro edo bitxiren bat egon izan balitz, zerrendaren erdiko hitzen artean egon arren, gogoan izango genuke.
Hobeto gogoratzen ditugu guretzat emozionalki esanguratsuak diren egoerekin zerikusia duten gertaerak, harridura handiz edo beldurrez edo maitasunez bizi izan ditugun gertaerak, egoerak edo tokiak. Adibidez, istripu larri bat izan badugu, bizitza osoan zehar gogoratuko dugu; asko maite izan dugun pertsona baten heriotza ere ez zaigu sekula ahaztuko…
…
Definizioa
Ahaztea aurreko esperientzia bat gogoratzeko gaitasun falta da.
Ahaztean eragina duten faktoreak
Garuneko lesioak edo alterazio neurologikoak. Adibidez Alzheimer gaixotasuna.
Errepresioa. Freuden ustez, gogokoa ez den esperientzia ahaztu egiten dugu, antsietateari aurre egiteko. Prozesu inkontzientea da.
Interferentzia: pertsonak bizi dituen esperientziak lehian daude. Bi mota bereiz ditzakegu:
Interferentzia proaktiboa; aurretik biltegian gordetako informazioak informazio berria biltzea eragozten du. Adibidez, lehen ikasitako bidea aldatzen dutenean, kosta egiten zaigu bide berrira egokitzea.
Interferentzia erretroaktiboa: Ikasi berri dugun informazioak, aurreko oroimena oztopatzen digu. Adibidez, frantsesa ikasten ari garenean, ingelesaren ezagutza eragozten digu.
Prozesatzean izandako hutsunea: Ez genuen informazioa prozesatu edo ez dugu erabili.
Testuinguru ezegokia: Testuinguru desberdin batean ikasitakoa ezin dugu berreskuratu. Zenbaitetan, mozkor batek dirua edo alkohola ezkutatu du mozkortuta dagoen bitartean eta, horrela ez dagoenean, ezin du gogoratu non utzi duen.
…
Atentzioa
Oroimenaren prozesu selektiboa da, garrantzia duenari erreparatu eta ez duenari, ez.
Gogoratu nahi badugu, informazioa ulertu, kodifikatu eta antolatu behar dugu.
Zentzua
Zenbat eta zentzu gehiago eman, orduan eta errazago izango zaigu gogoratzea.
Adibidez, 365124313028 ikasi nahi dugu eta oso zail egiten zaigu. Zentzu bat ematea lortzen badugu, errazagoa izango da. 365 egun, 12 hilabete, 4 aste, 31 edo 30 edo 28 egun!
Antolaketa
Informazioa antolatuta behar dugu
Erraz ikasi nahi badugu, apunteak ondo antolatuta behar ditugu, hiztegia abedez, historia kronologikoki, edukiak gaika… Atalak eta azpiatalak egitea komeni da. Azpimarratzeko era berdinek laguntzen dute…
Asoziazioa
Informazioa dakigun zerbaitekin erlazionatzen badugu, errazago geratuko zaigu.
Historia ikasten ari garenean, leku horiek bisitatu baditugu, errazago gogoratuko dugu haren historia.
Zer da
Antzinatik datorkigu hitza eta, ordenagailurik ez zegoen garaian, oroimena zaindu behar zen artea zen. Horri deitu zitzaion Mnemoteknia.
Teknikak
Tokien metodoa: Eskolatik etxerainoko bidea ondo ezagutzen dugu. Metodo honen arabera, ikasi behar duguna bide horren toki zehatzekin lotu behar dugu: kiroldegian artxidukea hil zuten, zubian I. Mundu Gerra hasi zen, etorbidean Errusia gerratik irten zen, estatuan Versaillesko Ituna sinatu zuten.
Istorioaren metodoa: Metodo hori praktikan jartzeko, istorio bat asmatu behar dugu gogoratu nahi dugunaren inguruan. Zentzu handirik ez badu, hobeto gogoratuko dugu. Euripides, no me Sofocles, que te Esquilo.
Hitz gakoen metodoa: Metodo horretan hitz zerrenda bat ikasi behar da. Hamar hitz lehenengo eta gero gehiago, ahal diren guztiak (badira 50 ikasteko gai direnak). Gero, ikasi nahi duguna hitz horiekin lotu behar da. Metodo hau egokia izan daiteke zerrendak buruz ikasteko. Sinplifikatuta, hitz zerrenda ikasi beharrean, zenbakiak berak izan daitezke eta hitz berriak 1, 2, 3, 4 eta abarrekin lotu. Orden horrek ikasketa erraztuko digu.
…
4.6.1.1. Amnesia .Definizioa, 2 amnesia motak .Partziala , eta Globala
Definizioa
Bizitzaren epe bati dagokion oroitzapenaren galera osoa nahiz partziala. Zenbaitetan badaki oroitzapen horiek bazituela, baina galduta ditu.
Motak
Partziala: Oroitzapenaren atal edo une baten galera da (irudia, soinua, hitza…).
Jatorri organikoa duenean betirako izan ohi da.
Jatorri psikogenoa duenean, berriz, iragankorra.
Globala: Bizitzaren oroitzapena osorik edo neurri handi batean galtzean datza. Kronologiaren arabera bi mota bereizten dira:
Amnesia anterogradoa: Oraintxe bertan gertatutakoa gogoratzeko ezintasuna, baina aspaldikoak, berriz, ondo gogoratzen dira. Pertsona helduei gertatu ohi zaie. Iragankorrak izaten dira askotan, baina betirako ere gera daitezke eta dementzian bukatu.
Amnesia erretrogradoa: Lehen erraz gogoratzen zituen gauzak, orain ezin.
Amnesia erretroanterogradoa: Bai aspaldiko oroimenak eta baita bezperakoak ere ezin dira gogoratu. Dementziaren bukaera izan daiteke horrela.
AMNESIA ANTERÓGRADA
https://youtu.be/VYS_0Li4VZA
4.6.1.2. Hipomnesia (Def, Nork du)
Bai aspaldiko eta baita bezperako esperientziak gogoratzeko zailtasuna.
Kezka sakonek atentzioa bereganatzen dieten sano dauden pertsonek izan ohi dute. Neurosia dutenek ere bai.
4.6.1.3. Hipermnesia . Definizioa. Nork du. Motak
Definizioa
Oroimenaren hiperaktibitatea da.
Nork du
Maniakoek eta oroimena trebatzen aritu direnek izan ohi dute.
Motak
Bizitzaren ikuspegi panoramikoa: Hipnosipean edo bizitza arrisku handian dagoenean gertatu ohi da
Hipermnesia harrigarria: Datak, zenbakiak, izenak… buruz ikasteko ahalmen berezia. Adimen handiko pertsonek eta baita, atzeratu arin batzuek ere izan ohi dute.
4.6.1.4. Dismnesia
Oroimenaren alterazio kuantitatiboa da, une jakin bati dagokion oroimenaren gutxitzea.
Definizioa
Egiak ez diren oroimenak eta gogoeta faltsuak dira.
Motak
Déjà vu: Esperientzia bat lehenaldian jasanda dagoen inpresioa. Pertsona sanoetan ikus daiteke eta baita, neurotiko eta eskizofrenikoetan ere.
Jamais vu: Esperientzia ezagun bat sekula ikusi gabe dugun inpresioa.
Oroimenaren ilusioa: Esperientzia baten oroimen deformatua, fantasiazko bereizgarriak erantsiz. Pertsona sanoetan ikusi ohi da, baina baita eskizofrenikoetan ere.
FALSOS RECUERDOS: EL CEREBRO NOS ENGAÑA
GOMENDATUTAKO LIBURU BAT: ¿SE PUEDE CREER A UN TESTIGO? GIULIANA MAZZONI
Giuliana Mazzoni, profesora del Departamento de Psicología de la University of Hull (Inglaterra), utiliza investigaciones, análisis y observaciones de campo para explicar los motivos por los que los testimonios de los declarantes en un proceso judicial no coinciden con la realidad a la que dicen referirse. En un número muy elevado de casos, la causa de la discordancia entre las declaraciones de los testigos y los datos fácticos a los que se refieren, afirma, no son producto de la mala intención ni de una voluntad expresa de mentir, sino del modo en que funciona nuestra memoria.
¿Cuáles son los elementos que interaccionan y, por tanto, modifican la sustancia del recuerdo? La fiabilidad del testimonio (depende de la edad –los niños son más manipulables que los adultos, por ejemplo– y de otros factores); el nivel de conciencia del individuo en el momento del episodio sobre el que dará testimonio; los esquemas mentales de referencia de éste, aspecto que sirve para subrayar que, la mayoría de las veces, si no todas, lo que queda en la memoria no es el objeto visto, sino ¡el objeto interpretado en el momento de la codificación! Y es que vemos e interpretamos en función de los conocimientos que poseemos. Los conocimientos dan forma al recuerdo, y "es más fácil recordar aquellos objetos que están representados en la memoria a largo plazo, que es la que contiene el bagaje de conocimientos adquiridos a lo largo de la vida".
Mazzoni propone algunas ideas y modificaciones del sistema judicial para eliminar errores de bulto y mejorar su credibilidad: reglas para que un testimonio sea considerado válido, la especialización de peritos psicólogos o la instrucción, a policías y otros profesionales, en la realización de entrevistas cognitivas, pensadas para obtener de un testigo "declaraciones más productivas y exactas".
Por si había dudas, este libro viene a confirmar que parece casi imposible fiarse de la memoria.