d) Erantzukizunaren difusioa
Winston Moseley, hiltzailea
Zerbait berezia gertatzen ari dela konturatu.
Egoera larrialditzat hartu.
Egoeraren erantzukizuna dutela sentitu, eta gai direla hari aurre egiteko.
Parte nola hartuko duten erabaki; zuzenean laguntzea izan daiteke, baina jende askok zeharka laguntzen du (poliziari deitu...).
Parte hartu.
Oharrak:
1 Zalantza handia dago horretan. Ez dakite zenbat pertsonak entzun ahal izan zuten eta horietako zenbatek lagundu zuten. Badirudi gau hotza zela, leihoak itxita zeudela eta pertsona batzuek gertatzen ari zena maitaleen arteko eztabaidatzat hartu zutela. Hala ere, egunkarietan agertutako ikuspegiak Kitty Genovese efektua ikertzea eragin zuen.
Gehiago jakiteko:
Latané eta Darley psikologoen esperimentuak, blog batean azalduta (gazteleraz). Helbide honetan: http://goo.gl/fTChb6.
Erantzukizunaren difusioa erakundeetan ere gertatzen da. Zer aholku ematen dute enpresa-bideo honetan? Bideoa (4 min): http://goo.gl/hPI2ge.
Ikasle batzuek egindako esperimentua, larrialdi baten simulazioa. Gai al zara antzeko esperimentu bat egiteko? Bideoa (5 min): http://goo.gl/HEfOdw.