BAZENEKIEN.....
... munduko biztanleriaren % 25ek gaixotasun mentalaren bat jasango duela bere bizitzan zehar?
… Araban, adibidez, 3.000 pertsona inguruk eskizofrenia izan dezaketela?
… kalamuaren kontsumoak hirukoiztu egiten dituela psikosi motaren bat garatzeko aukerak?
… depresioa emakumeek gehiago pairatzen duten gaixotasun mentala dela?
… Osasunaren Mundu Erakundearen arabera 2020 urtean depresioa bigarren ezgaitasun-arrazoia izango dela?
… azken urteotan auto-istripuengatiko heriotzak jaitsita, egun suizidioa dela gazteen arteko lehen heriotza-arrazoia?
… 5 lagunetik 2k baino ez dutela laguntza eskatzen gaixotasun mental arazoen ondorioz gaizki daudenean?
… biztanleriaren gehiengoak, % 80k, gaixotasun mentalaren inguruko ezagutza eskasa duela?
… gaixotasun mentalaren inguruan hedabideetan agertzen den informazio ugari ez dela zuzena?
… gaixotasun mental larria duten pertsonen % 70 eta 80 bitartean langabezian daudela?
… gaixotasun mentala duten pertsonek beren buruaz beste egiteko arrisku handiagoa dutela?
…eskizofrenia kasuak esklerosi anizkoitzarenak baino 20 aldiz sarriagoak direla?
… eskizofrenia duten pertsonen % 50 baino gehiago gaitzetsiak sentitzen direla euren gaixotasuna dela eta?
… gaixotasun mental gehienak tratatuak eta hobetuak (arinduak, behintzat) izan daitezkeela profesionalek burututako teknika eta tratamenduen bidez?
Mito, nahaste eta informazio oker ugari dago gaixotasun mentalaren inguruan. EZJAKINTASUN honek eragiten du "desberdina" denarekiko AURREIRITZIA sor dadin, gure pentsamoldearekin "bat ez datorren" horren inguruan, gaixotasun mentala duten pertsona askorekiko. Aurreiritzi hau da, orokorrean negatiboa, ESTIGMA edo OSPE TXARRA deitzen duguna, aldi berean pertsona hauen BAZTERKERIA ekartzen duena.
USTE FALTSUEI ERANTZUNAK:
- Gaixotasun mentala duten pertsonek errazago jasaten dituzte abusu eta iruzurrak, eurak oldarkor jarri baino.
- gaixotasun mentala ez da adimen-atzeratasunaren baliokidea.“Mental” kontzeptua oso zabala da eta batzuetan nahasteak sorrarazten ditu. Adimen-atzeratasuna gaixotasun mental ugarien arteko bat baino ez da.
- Ospitaleratzea BGri dagozkion egoera kliniko batzuk tratatzeko aldi baterako modu bat da. gaixotasun mentala duten pertsonek ez dute zertan bizi osorako ospitaleratuta egon.
- Eskizofrenia EZ da eskolatze baxuaren, haurtzaroko trauma baten, guraso txarren… emaitza. Gaixotasun mentalak faktore biologiko, psikologiko eta sozialen elkarreraginaren ondorio dira. Ikerketa zientifikoek erakusten dute faktore genetiko eta biologikoak hertsiki lotuta daudela eta, era berean, garapenezko faktoreek modulatuta (heziketa, gizarte-ingurunea, giza elkarreragina…).
- Gaixotasun mentalek edozein pertsona motari eragin diezaiokete, honakoen bereizketarik barik: generoa, arraza, maila intelektuala, gizarte-maila… uste orokorraren kontra, izaera ahuleko pertsonei eragiten dietela, hain zuzen.
- Gaixotasun mentalak ez dira beren kabuz sendatzen. Laguntza profesionala behar dute: familiako medikua, psikiatra, psikologoa…
- Gaixotasun mentala ez da hilgarria, ezta kutsakorra ere, eta ez dago zertan heredatu.
6.1. Animo egoera nahasteak
Animo egoeraren etengabeko nahasteari deritzo.
Lehen Nahaste Afektibo izena eman bazitzaion ere, orain Animo Egoeraren Nahasteak izena hobesten da.
Definizioa
Gorputz osoari, pentsamenduari eta animoari eragiten dion ezinegona. Ez da triste egote soila edo nahi eran alda daitekeen jarrera pertsonala. Askotan sentitzen da errudun eta gaitasunik gabekoa.
Depresioak borondatea geldiarazten du eta pertsona ez da lan egiteko edo eguneroko ekintza arruntak betetzeko gai. Askotan ohean gelditzen dira zirkinik ere ez dutelako egin nahi. Depresioaren menpe daudenek egoera horrek betiko iraungo duela uste dute, eta ez dira gai etorkizunari aurre egiteko. Normalean, euren harreman pertsonalak ere nahastu egiten dira.
Sintomatologia
Fisikoak: Lo ezin egin, goserik ez, apatia sexuala, buruko minak, hilekorik ez emakumeetan…
Animikoak: Tristezia, suminkortasuna, urduritasuna, hutsaren sentsazioa, etsipena, negar krisiak…
Kognitiboak: Errendimendu txikiagoa, atentzioa eta kontzentrazioa jaitsi direlako.
Depresioa gainditzeko web interesgarria:
http://es.wikihow.com/lidiar-con-la-depresi%C3%B3n
Definizioa
Funtzio kognitiboen galera progresiboa da eta eguneroko bizitzarako eragozpen larria da.
Sintomatologia
Oroimenaren nahasteak, afasia (hitz egiteko gaitasunaren galera), atentzioaren aldaketak
Bai espazioan eta bai denboran galtzea eta bere nortasuna ahaztea.
Eldarnioak eta haluzinazioak.
Adibidea
Alzheimer gaixotasuna
Definizioa
Animoaren igoera anomaloa.
Sintomatologia
Euforia ikaragarri bat sentitzen du, arrozoi errealik gabe.
Ezin dira geldirik egon.
Gehiegizko optimismoa dute eta euren buruen irudi oso positiboa dute; horregatik, batzuetan, dena ondo aterako zaielakoan, astakeriak egiten dituzte (diru inbertsioak, erosketak…).
Definizioa
Mania eta Depresioaren alternantzia da.
Sintomatologia
Maniaren fasean, nahaste hau sufritzen dutenak oso berritsu eta gogotsu azaltzen dira. Ez dute lo egiteko behar handirik izaten eta, kontra eginez gero, erraz haserretzen dira.
Egun batetik bestera, ordea, depresioak jota azalduko dira.
NAHASTE BIPOLARRA. LABURPENA:
ZER DA:
Gaixotasun mental larri eta kronikoa da. Nahaste bipolarraren baitan hainbat mota daude. Biztanleriaren % 24ri eragin diezaioke eta agertzeko adina 15 eta 40 urte bitartean kokatzen da.
Pertsonak aldartearen muturreko aldaketak izaten ditu. Aldartea maniaren muturretik depresioaren muturrera joaten da, nahiz eta depresioaren eta maniaren sintomak aldi berean agertzen dituen fase bat ager daitekeen, fase mistoa deritzona. Fase kritikoen artean gaixoa egonkor egon daiteke, eta normal funtziona dezake.
Pertsonak bere eguneroko funtzionamenduaren hainbat esparrutan egin dezake huts (lana, sozialki, familia, ekonomikoki eta abar).
SINTOMAK:
Depresio faseko sintomak: tristura-sentimenduak, itxaropen eza, larritasuna, gogorik eza edota ezkortasuna, energia eta interes galera, gose-asaldura, lo egiteko arazoak, suizidioari buruzko ideiak, isolamendua.
Mania faseko sintomak: bozkarioa, gehiegizko baikortasuna, energia eta bizitasuna. Loaldiaren murrizketa, gehiegizko hitz-jarioa, suminkortasuna, ezinegona, ordenarik gabeko pentsamendua, oharkabetasuna, handitasunezko pentsamenduak, gehiegizko gastuak, aldaketa emozional azkarrak eta abar … kasu larrietan eldarnioak edota haluzinazioak jasan ditzake.
Bestelako sintomak aurkez daitezke, edo aipatuen arteko batzuen eza. Kontuan izan behar da nahastearen agerpena adierazten duena ez dela sintoma isolatu bat, baizik eta multzo esanguratsua.
TRATAMENDUA:
Funtsezkoa da ahal bezain laster familiako medikuarengana joatea, honek espezialistarengana (psikiatrarengana) bidaliko baitu, diagnostikoa eta balorazio sakona egin ostean, luze joan daitekeena, tratamendu egokia ezar diezaion.
Nahaste bipolarraren tratamendu farmakologikoa nahitaezkoa da, hala nola psikoheziketa. Helburua sintomen kontrola, berriz gaixotzea ekiditea eta eguneroko normaltasunera itzultzea da.
Definizioa
Sentsazio difusoa da, arriskua nabaritzen da edo inguruan dugun bizitza ulertu ezinak sortzen digun mina, gure autokontzeptua balantzaka jarriz. Emozio ugari nahasten da: beldurra, lotsa, errua… eta, kontrola galtzean, larritasuna sentitzen da.
Sintomatologia
Fisikoak
Nerbio Sistema Autonomoaren aktibazioa: hipertentsioa, palpitazioak, tentsio muskular handiegia, arnasketaren alterazioa, izerdia…
Dardarizoa, paralizatuta geratzea, hitz motel geratzea, alde egiteko gogoa…
Kognitiboak: Ideia irrazionalak, beldurra eta tentsio emozionalak.
Antsietateak eragindako nahaste motak
Fobiak: Objektu, animalia, pertsona edo egoerei izaten zaien beldur zentzugabea da, jarraia eta neurriz kanpokoa.
Nahaste obsesibo-konpulsiboak: pentsamendu edo jokaera bati ezin ekidin zaion obsesioa.
Traumaren ondoko Estresa: indarkeriaren ondoren, adibidez.
Antsietate orokorra
Definizioa
Objektu, animalia, pertsona edo egoerei izaten zaien beldur zentzugabea da, jarraia eta neurriz kanpokoa.
Fobia motak
Akrofobia: Beldurra toki garaietan egoteari
Agorafobia: Beldurra toki irekietan egoteari
Araknofobia: Beldurra armiarmei
Astrafobia: Beldurra trumoi eta tximistei
Abioifobia: Beldurra abioiez bidaiatzeari
Klaustrofobia: Beldurra toki itxietan egoteari
Hematofobia: Beldurra odolari
Mikofobia: Beldurra zikinkeriari
Nosofobia: Beldurra gaixotasunei
Xenofobia: Beldurra ezezagunei
Zoofobia: Beldurra animaliei
…
Garrantzia
Gehienok dugu fobia txikiren bat, baina bizitzaren oztopo izatera ez dira iristen, baina benetako fobia bat kroniko egiten zaigunean arazo handiak izan ditzakegu
Agorafobiaren beldurrek kalera ateratzen ez digu utziko, ezingo dugu garraio publikoa erabili, ezin zinemara joan… Paniko atakeak ere ohikoak dira eta, pixkanaka, agorafobikoaren bizitza erabat mugatuta geratzen joango da.
Fobia soziala ere oztopo handia da. Ez du ebaluatua izan nahi, zerbait gaizki egingo duen beldur da, ezin besteen aurrean hitz egin…
Psicologia: Miedos condicionados (Fobia a un... por raulespert
Obsesioak
Borondatezkoak ez diren pentsamendu, ideia, irudi edo oroimen desegokiak dira. Kontzientzia inbaditzen dute eta deserosoak dira, baina ezin ditugu baztertu.
Adibidea: Etxetik irtetean, gasa itxi ote duen kezka edo argiak itzali ote dituen, giltzak hartu ote dituen…
Konpultsioak
Erritoak bailira, behin eta berriro errepikatzen diren jokaerak dira. Jokaerak ez du helburu zehatzik eta obsesio bati erantzuten dio, etorkizuneko zerbaiti ekidin nahian.
Adibideak: Gauzak ordena jakin batean behar ditu beti, eskuak behin eta berriro garbitzen ditu…
Garrantzia
Noizbait pentsamendu obsesiboak edo jokabide konpultsiboak izatea ohikoa da, baina jokabide horiek iraunkorrak direnean eta bizitza mugatzen dutenean, edo estutasuna sortarazten dutenean, patologikoak direla esan daiteke.
Definizioa
Gerra, istripu, hondamendi, eraso sexual edo horrelakoren ondoren sortutako traumak izan ohi duen larritasuna da. Batzuetan, gertatu eta handik denbora askora sortzen da.
Sintomatologia
Behin eta berriro bizitzen dute jasandako erasoa edo istripua, burutik ezin kendu den oroimena.
Ezinegonkortasuna, ezin lorik egin…
Gertatu zaien traumaz ezin ondokoekin hitz egin.
ESTRESARI BURUZKO DOKUMENTALA:
Definizioa
Gaixotasun larri hau gaitasun kognitibo eta afektiboetan gertatzen den haustura da.
Pazienteak
Nerabezaro eta helduaro artean sortu ohi da.
Antzeko eragina du emakume eta gizonezkoetan.
Antzeko eragina du kultura ezberdinetan.
Sintomatologia
Pertzepzio nahasteak
Entzumenezko haluzinazioak: ahotsak entzun…
Ikusmeneko haluzinazioak: ez dagoena ikusi
Gorputzeko organo bat formaz edo tamainaz aldatzen ari deneko pertzepzioa
Antolatu gabeko pentsamendua, logikarik gabeko pentsamendua, errealitatetik alde egin du eta eldarnioak ditu:
Handikeria eldarnioak: ahalmen bereziak dituela uste du.
Pertsekuzio eldarnioak: jarraitzen ari zaizkiola.
Eldarnio somatikoak: garuna usteltzen ari zaiola.
Besteek pentsamendua irakurtzen diotela…
Emozio eta jokaera desegokiak, askotan arlote jantzita…
Automarjinazioa eta gizartetik urruntzeko joera, harremanetarako zailtasuna baitu.
Motak
Paranoidea
Eldarnio ideiak, pertsekuzio eta handikeria eldarnioak.
Entzumenezko sentsazio faltsuak
Antolaketarik gabeko hizkuntza eta jokaera.
Katatonikoa
Jokaera pasiboa eta komunikaziorik gabekoa.
Postura eta mugimendu arraroak. Zenbaitetan geldi geratzen dira denbora luzez, manikiak balira bezala. Zenbaitetan ezin dira bere buruaz baliatu.
Ekolalia edo inork esandako hitzak etengabe errepikatzea.
Hebefreniko edo antolaketa falta duena
Umeen jokaerak eta keinuak.
Existitzen ez diren pertsonekin hitz egiten dute.
Azaleko afektuak dituzte.
Ondar eskizofrenia
Sintoma psikotiko moderatuak dituzte, jokaera eszentrikoak…
ESKIZOFRENIA. LABURPENA:
ZER DA:
Gaixotasun mental larri eta kronikoa da, garapen psikologikoari eragiten diona. Eskizofreniaren baitan hainbat mota daude.
Gaixotasun honek biztanleriaren % 1i ere eragin diezaioke, eta agertzeko adinik ohikoena 16 eta 25 urte bitartean kokatzen da.
Pertsonak une jakin batzuetan harremana galtzen du errealitatearekin: haluzinazioak eta eldarnioak jasan ditzake eta bere jarduera psikiko eta sozialaren pobretze orokorra jasaten du. Gaixotasunaren larritasuna da pertsona horrek zailtasunak izango dituela bere bizitzako hainbat esparrutan (lana, sozialki, familia, ekonomikoki eta abar) behar bezala funtzionatzeko. Honek sufrimendu eta nahasmen-maila handia eragiten du gaixoarengan eta haren familiarengan.
SINTOMAK:
Sintoma positiboak: gaixotasun aurretik pertsonak aurkezten ez zituen sintoma edo jokabideak.
• Haluzinazioak: zentzumenen engainuak, kanpo-estimulurik gabeko horien bidezko hautematea (esaterako: ez dauden eta beste inork entzun ezin dituen ahotsak entzutea).
• Eldarnioak: pertsonak benetakotzat hautematen duen uste faltsua da (adibidez: atzetik dabilzkiola sentitzen du, Jainkoak hautatua dela uste du).
• Pentsamendu nahasia: pentsamendu arraroa, logikarik gabekoa (esaterako: besteek pentsamenduak entzun edo lapurtu ahal dizkiotelako sentsazioa, gai batetik bestera egiten du jauzi eta abar…)
Sintoma negatiboak: gaixotasun aurretik pertsonak egiten zituen funtzio eta zeuzkan jokabideen murrizketa.
• Apatia: interes eza, motibazioa galtzea.
• Ekimena edo berezkotasuna galtzea.
• Gozatzeko ahalmena galtzea.
• Pobrezia afektiboa: emozioen erakusketa eskas edo desegokia.
• Gizarte-uzkurtasun edo isolamendua.
• Arazoak harreman pertsonalak izateko eta komunikatzeko.
• Arretarekin lotutako arazoak.
Pertsonak aldaketa jasaten du bere ohiko jokabidean, batzuetan poliki-poliki, beste batzuetan bat-batean, esaterako, lagunekin haserretzen da, familiarekin eztabaidatzen du, gustuak eta zaletasunak aldatzen ditu, suminkorrago, mesfidatiago eta hotzago dago, ezer ez zaiola inporta dirudi…
Kasu gehienetan pertsona ez da kontziente gaixo dagoela. Ingurunea edo familia izan ohi da zerbait txarto doala ohartu eta laguntza behar duela konturatzen direnak. Gaixotasun-kontzientzia eza ez da pertsonak hautatzen duen zerbait, alderantziz, gaixotasunak eragozten dio gertatzen ari dena behar bezala hautematea.
TRATAMENDUA:
Funtsezkoa da ahal bezain laster familiako medikuarengana joatea, honek espezialistarengana (psikiatrarengana) bidaliko baitu, diagnostikoa eta balorazio sakona egin ostean, luze joan daitekeena, tratamendu egokia ezar diezaion.
Pertsonak tratamendu psikiatriko zehatza behar du (botika antipsikotikoak) eta baita psikoheziketa eta birgaikuntza-terapiak ere, berriz gaixotzea eta gaitasunen galera murrizten dituzten heinean
Definizioa
Gizentzeari beldurra izatean sortzen den nahaste kronikoa da. Hasieran borondatez egiten bada ere (dieta egin), gero gainditu ezin duten gaixotasuna bihurtzen da.
Pazienteak
Mutilek ere badute, baina 12-20 urte arteko neskengan ematen da gehien bat.
Sintomatologia
Dietaren obsesioa.
Gorputzaren irudi distortsionatua eta gizentzeko beldur izugarria.
Normalean, ikasle onak dira eta hiperaktiboak
Oso perfekzionistak dira. Ezin dute akatsik ametitu ez fisikoan, ez lanean, ez sentimendu edo emozioetan.
Amenorrea edo hilekoa galtzea.
Zenbaitetan neurririk gabe jaten du, baina gero diuretikoak erabiltzen ditu erruz edo gonbitoka ekiten dio.
Gehiegi jan eta dieta zorrotzak egin, diuretiko eta laxante gehiegi hartu, gonbitoak eragitean datza.
Nahaste hau ere emakume gazteengan ematen da gehiago.
Bere jokaera desegokiaren kontzientzia dute eta errudun eta deprimituak sentitzen dira.
Ez dira anorexikoak bezain argal egoten, baina pixuarekin obsesionatuta bizi dira.