Hemen sakatu sarrera ikusteko
Zilch da Zero inguruneko programazio-lengoaia, C++-ean oinarrituta
Driven PROGRAMAZIOA izeneko karpeta sortu. Barruan BACKUPAK azpikarpeta sortu.
Sortu baita ENTREGATU azpikarpeta bat.(Bertara, programazio ariketak bukatutakoan, aurkeztu beharreko fitxategiak igoko dituzue.)
Gomendatzen dizuet EGUNERO backupa egitea eta posible bada egunero Drivera igotzea karpeta egokira.
Behintzat OSTIRALERO backupa egin eta Drivera igo. Hau DERRIGORREZ!
ZeroLauncher aplikazioaren bidez sortu proiektu berri bat: Programazioa1C_Abizena Izena edo Programazioa1ABD_Abizena Izena izenekoa eta bertan, joango gara ariketak egiten.
Egunero proiektua gorde eta backup bat egin. Ostiralero behintzat, backupa Drivera. (Egunero bada hobeto)
Programazioa-1.astea: Hastapena, aldagaiak, balioa aleatorioak, baldintzazko egiturak
Programazioa-2.astea: Bukleak, "Property"-ak
Programazioa-3.astea: teklatuaren bidezko mugimendua
Programazioa-4.astea: Talkak
HONAINO EBALUAZIO ERDIKO INFORMERAKO. URTARRILETIK AURRERA ONDOKOA
Programazioa-5.astea: Arketipoak eta objektuak sortzea jokuan zehar
Programazioa-6.astea: JOLAS TXIKIA
Guztia amaitutakoan , egindako ZilchScript-ak esportatuko ditugu fitxategi batera, gero edozein beste proiektutan inportatu ahal izateko.
NOLA? Resources=>Export Content Package egitean leiho bat zabalduko da. Bertara arrastatuko dituzu zure ZilchScript guztiak.
Izena jarri Name-an, PROGRAMAZIOA1ABD-Abizena Izena-ZS edo PROGRAMAZIOA1C-Abizena Izena-ZS, eta Export Package sakatu.
Gordetako artxiboa lokalizatuta izan (Mahaigainean?) eta Drivera igo ezazu Programazioa izeneko karpetara, ENTREGATU azpikarpetaren barruan.
Gero, zure bideojokuan programazio ariketetan egindako ZilchScriptak erabili nahi izanez gero, fitxategi horretatik inportatuko dituzu interesatzen zaizkizun ZilchScript-ak.