BACKUPA egizu eta Drivera igo ezazu Programazioa izeneko karpetara, ENTREGATU azpikarpetara.
Egindako ZilchScript-ak esportatuko ditugu fitxategi batera, gero edozein beste proiektutan inportatu ahal izateko.
NOLA? Resources=>Export Content Package egitean leiho bat zabalduko da. Bertara arrastatuko dituzu zure ZilchScript guztiak.
Izena jarri Name-an, 1ABD-Abizena Izena-ZS edo 1C-Abizena Izena-ZS, eta Export Package sakatu.
Gordetako artxiboa lokalizatuta izan (Mahaigainean?) eta Drivera igo ezazu Programazioa izeneko karpetara, ENTREGATU azpikarpetara.
Gero, zure bideojokuan programazio ariketetan egindako ZilchScriptak erabili nahi izanez gero, fitxategi horretatik inportatu ahalko dituzu interesatzen zaizkizunak.