Objects atalean, berez, Level guztietan agertuko dira lau objektu: LevelSettings, Renderer, EditorCamera eta GameCamera
MESEDEZ, OBJEKTU HORIEK EZ EZABATU!
LevelSettings objektuan jolaseko level horren konfigurazioa egiten da. (Bere properties ataleko osagaiak ikusi)
Renderer objektuan printzipioz soilik FordwardRenderer osagaiko ClearColor ezaugarria interesatuko zaigu momentuz. Bertan defini dezakegu fondo kolorea.
GameCamera: Play-ari ematen diogunean, GameCamera objektuak ikusten duena ikusiko dugu. Horregatik GameCamera objektuaren Transform osagaiko Translation ezaugarrian ziurtatu behar dugu Z ardatzeko balioa egokia dela.
Normalean, gure jolaseko edo proiektuko elementu guztiak Z=0 planoan egongo dira ata kamara Z=10ean adibidez.
GameCamera objektuaren gainean bi klik eginez, laukizuzen urdina agertuko da pantailan. Horixe da kamarak erakutsiko duen eremua. Eremu horren tamaina alda dezakezue Camera osagaiko Size ezaugarria aldatuz.
Play-ari eman eta eremu horretan dagoen objekturen bat ez bada ikusten, begiratu objektu horren Transform>Translation ezaugarrian Z ardatzeko balioa. Seguruenik txarto dago eta kamararen parean edo atzerago dago. Z=0 jarri eta arazoa konponduko da.