ItxuraAldatu
ZilchScript baten bidez, objektu baten hasierako itxura aldatuko dugu property-ak erabiliz.
Hasteko "Baloia" izeneko spritea sortu. Circle SpriteSourcea ipiniko diogu.
Zilch Script berri bat sortu ItxuraAldatu izenekoa eta bertan, ondokoa egiten duen programa bat idatziko duzue:
Script berriĀ honen bidez, baloiaren SourceNumber aldagaiaren balioaren arabera (Property modura definituko duzuna), pilotari SpriteSource desberdina esleituko diogu eta hori definituko dugu Source1, Source2 eta Source3 property-etan zehaztutakoaren arabera.
Bilatuko ditugu hiru irudi (PNG) pilota desberdinen itxurarekin SpriteSource modura kargatzeko. Ondo izendatu SpriteSourceak, izenak adierazgarriak izan daitezen.
Script hau kargatzen denean, SourceNumber propertyaren balioaren arabera, Baloiari SpriteSource (itxura) desberdina ipiniko diogu, adibidez:
1-Saskibaloia
2-Futboleko baloia
3-Hondatzako baloia
Ez dira zertan itxura horietakoak izan behar, HIRU BALOI DESBERDIN besterik ez!
SpriteSource moduko aldagaiak (Source1, Source2, Source3), propertyak kasu honetan, deklaratzeko honela egin, beti kontutan izanik property-ak clase aldagaiak direla, beraz, Initilize funtzio baino lehen deklaratu beharko dituzu!
[Property]
var Source1 : SpriteSource = null;
Kontutan izan gure Baloia izeneko Spritearen Sprite osagaiak daukala SpriteSource izeneko ezaugarria itxura ezartzen diona...(this.Owner kasu honetan Baloia izango da....)
If -else if -else egitura eta Property-ak landuko dituzue hemen.
Hasi hiru pilota desberdinen irudiak bilatzen (PNG) eta SpriteSource bezala inportatu.(Hori RubeGoldberg proiektuan askotan egin zenuten)
Sortu ItxuraAldatu ZilchScripta eta goian aipatutako lau "property"-ak definitu : SourceNumber (Integer motakoa) eta Source1, Source2 eta Source3 , goian adibidean bezala deklaratuko dituzunak.
Esleitu ItxuraAldatu Baloia izeneko Spriteari eta exekutatu. (Horrela property bezala definitutako aldagaiak Properties atalean agertuko dira).
Aldatu lau property-en balioak Properties atalean.Ā
Orain, hasi Initialize funtzioan kodea idazten, eskatutakoa egin dezan.
Baldin eta SourceNumber aldagaiaren balioa 1 bada, Source1 propertyan dagoen itxura ezarri Baloiari. Bestela, SourceNumber 2 balioa badu, orduan Source2an dagoena, eta beste edozein kasutanĀ Source3an dagoena.
Animo, gauza interesgarriagoak egiten goaz pixkanaka-pixkanaka...Laister teklatuaren bidez mugimenduak kontrolatzera pasatuko gara!