Batzutan loturak ezarri nahi izango ditugu edo elementu desberdinen artean elkarrekin batera mugitu daitezen, edo objektua espazioko puntu batetan finkatzeko.
Loturak egitek tresna trena barran hauxe da:
Tresna hori sakatzerakoan, ezkerreko zutabean tresna honi dagokion leihoa zabalduko da:
Bertan, lotura mota aukeratu beharko dugu. Hona hemen erabilienak:
Position Joint: Nahi badugu bi objektu lotu (edo objektu bat espazioko puntu batean finkatu), baina bi objektuen artean mugikortasuna egotea. Txintxeta batekin lotuko bagenitu bezala funtzionatuko du.
Weld Joint: Soldadura batekin lotzeko bi elementuak. Haien artean ez da mugikortasunik egongo.
Batean zein bestean, lotura elementuen erdiko puntuetan ezarri nahi izanez gero, UseCenter markatuko dugu.
Nahi badugu lotura objektu bat eta espazioko puntu baten artekoa izatea (ez bi objektuen artean), orduan markatuko dugu Attach To World.
Badaude bestelako loturak ere, froga egin ikusi nahi baduzu bakoitzaren funtzionamendua. Informazio orokorra.