F11_ALDAGAIAK
Aldagaiak, datuak gordetzeko kutxatxoak bezala ikusi ahal ditugu.
Adibidez, aldagai bat erabili dezakegu jolasean zehar izango ditugun puntuak gordetzeko. Puntuak normalean zenbaki osoak izango dira.
Beste aldagai baten gorde ahal dugu aldiz pasatu den denbora segundutan jolasa hasi denetik. Aldagai honen balioak zenbaki errealak izango dira (komadunak).
Gorde nahi den datu motaren arabera, leku gehiago edo gutxiago behar da datu hori gordetzeko, beraz, aldagaia definitzerakoan zer datu mota gordetzeko erabiliko dugun esan beharko diogu, horrela leku egokia erreserbatuko dio.
Aldagai mota sinpleenak
Integer: Zenbaki osoak (adina, kopuru bat, puntuak, bizitzak...)
Real: Zenbaki errealak (nota bat, marruskadura koefiziente bat...)
Boolean: true/false motakoa (grabitatea, dragEffect, bizirik...)
String: Testu bat (mezu bat, izena, ...)
Beste aldagai mota konplexuago batzuk
Integer3: Hiru zenbaki osoz (x,y,z) osatutako bektorea. (Norabide bat, )
Real3: Hiru zenbaki errealez (x,y,z) osatutako bektorea.(Abiadura bat 3-an, posizio bat 3D...)
Real4: Lau zenbaki errealez osatuako bektorea (x,y,z,a)//KOLOREAK adibidez: Real4(R,G,B,A) non A gardentasuna adieraziko duen A=0 gardena A=1 opakua eta tarteko zenbakiak gardentasun maila bat adieraziko duten.
Aldagaien definizioa: var izena:Mota = hasierakoBalioa;
edo
var izena:MotaKonplexua = Kontruktorea;
Adibidez:
var zenbakia1: Integer = 3; //Definitu dugu zenbakia1 izeneko aldagai oso bat eta 3 balioa ezarri diogu.
var zenbakia2: Integer = 5; //Definitu dugu zenbakia2 izeneko aldagai oso bat eta 5 balioa ezarri diogu.
Konstruktoreak erabiliz aldagai konplexuagoetan:(Lasai, pixkanaka joango gara. Momentuz hau ez dugu egingo)
var abiadura: Real3 = Real3(20.0, 0.0, 0.0); //Definitu dugu abiadura izeneko aldagaia eta x ardatzean 20 balioa esleitu diog. y eta z ardatzetan aldiz 0 bana.
var kolorea: Real4 = Real4(255, 0, 0, 1); //Definitu dugu kolorea izeneko aldagaia eta kolore gorria eta opakua esleitu diogu
Balio-esleipena: aldagaia = balioBerria;
balioBerria mota egokia duen datu bat izango da edo eragiketa bat non emaitza mota horretako balioa den edo komando bat non emaitza mota horretako balioa den.(Azken hau aurrerago ikusiko dugu)
Operadore matematikoak :+, -,*(bider), /(zati),^(berreketa),%(ehunekoa)
Adibidez:
zenbakia1 = 8; //zenbakia1 aldagaiari orain 8 balioa esleitu diot.
zenbakia1 = zenbakia1 * zenbakia2; //zenbakia1 aldagaiari esleitu diot zenbakia1 eta zenbakia2 aldagaien biderketa
Script berria sortu: Resources->Add->ZilchScript: F11_Aldagaiak
Ondoko kodea idatzi.
Idazten zaudela berak proposamenak egingo dizkizu. Zuk nahi duzuna proposatuz gero, idatzi beharrean tabuladorea sakatu eta idatziko da automatikoki. Egizu froga, honek denbora asko aurreztuko dizu.
Akats bat dago. Berehala konturatuko zara Play-ari ematerakoan. Konpondu!
Ohitura bezala, aldagaiak funtzioen hasieran definitu.
Funtzio baten barruan definitutako aldagai bat ezin da beste funtzio baten barruan erabili. Aldagaiek erabilera-eremu bat dute eta funtzio batean defintutakoak, funtzio horren barruan erabili ahal dira soilik, eta gainera, soilik definizioaren ondoren.
Orain arte ikusi dugu mezu literalak idazteko, mezu osoa komillen artean sartzen genuen.
Console.WriteLine("Kaixo mundua!"); //Consolean: Kaixo mundua!
Komillarik ez baditugu jartzen, adierazpenaren balioa lortzen saiatuko da eta erakutsiko du.
Console.WriteLine ( zenbakia2 ); //Consolean: 5 (zenbakia2-ren balioa)
Fijatu zaitez zelan osatu daitezkeen mezuak atal literalak eta literalak ez direnak (aldagaien balioak) konbinatuz. Mezu osoa komillen artean idazten dugu baina literala ez den atala komilla berezi hauen bidez inguratu: `
Komilla hori, P letrako teklaren eskuineko tekla sakatuz agertuko da.
Console.WriteLine("Zenbakia2 aldagaiaren balioa `zenbakia2` da");
// Consolean: Zenbakia2 aldagaiaren balioa 5 da
Zein da programa honen irteera? Erakutsi niri bukatuta dagoenean!
Gai izango zinateke beste aldagai bat definitzeko, kasu honetan erreala(Real motakoa) , 58.7 balioa esleitu (komarik ez erabili zati hamartarra bereizteko!) eta azken Console.WriteLine-aren ondoren, ondoko mezuaren bidez bere balioa erakusteko?
Nire aldagai berriaren balioa 58.7 da
Ikusi ea aldagaiari balio ezberdinak esleituz gero, mezua aldatzen den beti balio egokia erakutsiz. Ez bada horrela, zure kodea konpondu.