Kode honen bidez kolore bat definitzeko 24 bit erabiltzen dira.
Lehendabiziko 8 bitek (R) kolore gorriaren (Red) intentsitatea adieraziko dute eta sistema hamartarreko 0-255 tarteko balio bat adieraziko dute (8bit==> 256 balio desberdin:0-255). Hurrengo zortzikoteak (G) kolore berdearen (Green) intentsitatea adieraziko dute eta baita hau 0-255 tarteko balio bat izano da. Azken zortzikotea (B) urdin (Blue) koloreari dagokio eta aurrekoak bezala 0-255 tarteko balioa izango du.
Hiru oinarrizko kolore horien nahasketaz edozein kolore lor daiteke (Beltza izan ezik) eta horretan oinarritzen da kode hau.
Kolore gorria: 1111 1111 0000 0000 0000 0000 edo #FF0000 sistema hamaseitarrean edo RGB(255,0,0) sistema hamartarrean adierazita.
Kolore berdea: 0000 0000 1111 1111 0000 0000 edo #00FF00 sistema hamaseitarrean edo RGB(0,255,0) sistema hamartarrean adierazita.
Kolore urdina: 0000 0000 0000 0000 1111 1111 edo #0000FF sistema hamaseitarrean edo RGB(0,0,255) sistema hamartarrean adierazita.
Kolore zuria: (Hiruren nahasketa) 1111 1111 1111 1111 1111 1111 edo #FFFFFF edo RGB(255,255,255)
Kolore beltza: Kolorerik ez! 0000 0000 0000 0000 0000 0000 edo #000000 edo RGB(0,0,0)
Beste edozein kolore, hauen arteko nahasketa izango da:
berdea+urdina = cyan => 0000 0000 1111 1111 1111 1111 edo #00ffff edo RGB(0,255,255)
gorria+urdina=magenta=>1111 1111 0000 0000 1111 1111edo #ff00ff edo RGB(255,0,255)
gorria+berdea=horia => 1111 1111 1111 1111 0000 0000 edo #ffff00 edo RGB(255,255,0)
Beste batzuk: #ff9900 #93c47d #1155cc #a64d79 ....
Sakatu kolorearen gainean eta aukeratu nahi duzun kolorea, bai irudian, bai RGB kopuruak eskuz aldatuz eta ENTER sakatzerakoan atzeko planoko kolorea aldatu egingo da.