"Munduan 10 pertsona mota daude, sistema bitarra ezagutzen dutenak eta ez dutenak ezagutzen. "
Zenbakien kasuan sistema bitarra erabiltzen dela ikusiko dugu (Ikusi azpiko irudian nola eratzen diren sistema bitarrean 0-tik 31-rako zenbakiak bost bit erabiliz.). Adierazpenak laburtzeko, askotan erabiltzen ohi dira sistema zortzitarra eta hamasaitarra ere, beraz hirurak ikasiko ditugu eta baita batetik bestera pasatzen.
By Ephert (Own work) [CC BY-SA 4.0 (http://creativecommons.org/licenses/by-sa/4.0)], via Wikimedia Commons
Sistema hau eta gure sistema hamartarra oso antzekoak dira, digito kopurua eta oinarria soilik aldatzen delarik.
Zifra bakoitzaren balioa bere posizioarekin aldatzen da. Eskuineko zifraren balioa da txikiena (batekoa) eta ezkerrerantz, handituz doa.
Oinarria = 10
10 Digito =0,1,2,3,4,5,6,7,8,9
Digitu baten balioa bere kokapenaren araberakoa da, eta balio hori oinarriaren (10) berredura bat da.
Oinarria = 2
2 Digito =0,1
Digitu baten balioa bere kokapenaren araberakoa da, eta balio hori oinarriaren (2) berredura bat da.
Adibidez:
Adibidez:
ARIKETA
Adierazi ondoko zenbaki bitarrak sistema hamartarrean:
2+0=2
4+1= 5
8+0+0+1 = 9
8+4+2+1= 15
Sistema bitarrak nola funtzionatzen duen ulertu baduzu, erreza da sistema hamartarreko edozein zenbaki sistema bitarrean idaztea. Bestela, eskuineko irudiko sistema ere erabili ahal duzu.
ARIKETA
Adierazi ondoko zenbaki hamartarrak sistema bitarrean:
(2+0 )
10
(4+2)
110
(8+0+2+0 ) 1010
(8+4+0+1) 1101
ARIKETA
Adierazi digito hamartak guztiak sistema bitarrean:
(0 )
0
(1)
1
(2+0 ) 10
(2+1) 11
(4+0+0) 100
(4+0+1) 101
(4+2+0)
110
(4+2+1)
111
(8+0+0+0 ) 1000
(8+0+0+1) 1001
ARIKETA
Adierazi ondoko zenbaki hamartarrak sistema bitarrean zatiketaren metodoa erabiliz: 234 , 1024 , 255
Erantzunak ikusteko zabaldu...
1110 1010 , 100 0000 0000 , 1111 1111
Oinarria = 8
8 Digito =0,1,2,3,4,5,6,7,
Digitu baten balioa bere kokapenaren araberakoa da, eta balio hori oinarriaren (8) berredura bat da.
Oinarria = 16
16 Digito =0,1,2,3,4,5,6,7,8,9,A(10),B(11),C(12),D(13),E(14),F(15)
Digitu baten balioa bere kokapenaren araberakoa da, eta balio hori oinarriaren (16) berredura bat da.
ARIKETA
Zein balio hamartar adierazten dute ondoko zenbaki zortzitarrek?
ARIKETA
Zein balio hamartar adierazten dute ondoko zenbaki hamaseitarrek?
7*8+3*1=59
1*8+1*1= 9
10*16+2*1 = 162
1*16+1*1= 17
Bi sistema hauek, batez ere hamaseitarra asko erabiltzen ohi dira informatikan. Izan ere, sistema honetako zifra batek laburbiltzen ditu sistema bitarreko lau zifra!
Ikusi:
A=1010 edo 9=1001 edo F=1111 ...
Lehen ikusi dugun sistema bera erabili daiteke hamartarretik beste edozein sistemara pasatzeko:
Sistema bitarretik zortzitarrera edo hamaseitarrera pasatzea oso erreza da, eskuinetik hasita zifrak hirukoteka edo laukoteka multzokatzea besterik ez da egin behar. Multzo bakoitza sistema berriko zifra bati dagokio.
ARIKETA
Adierazi sistema bitarrean ondoko zenbaki hamaseitarrak
ARIKETA
Adierazi sistema hamaseitarrean ondoko zenbaki bitarrak
(B=11)
1011 0011
(F=15)
0001 1111
(14=E)
E9
48