Ordenadoreak erabiltzen dituen datuak mota askotakoak izan daitezke baina danak 1-ak eta 0-ak erabiliz kodifikatzen ditu.
Zenbakien kasuan, aurreko orrian ikusi dugunez, ez da zaila ulertzea nola adierazten diren nahiz eta ez dugun aipatu ikurra, zifra hamartarrak...
Baina nola kodifikatzen dira letrak edo beste simbolo batzuk, hau da, karaktereak?
Horretarako daude karaktere-kodeak, sinbolo edo letra bakoitzari zenbaki bat egokitzen diotenak. Zenbaki hori, 0 eta 1-en konbinazioen bidez adieraziko da gailu digitalean. Gaur egungo sistema informatiko gehienek ASCII kodea (American Standard Code for Information Interchange) edo honen hedapen bateragarriren bat erabiltzen dute testuak adierazi eta testua maneiatzen duten gailuen kontrolerako.Ā Ikus dezagun kode hau nolakoa den. 8 biteko kodea da eta beraz 256 karaktere kodifika ditzake (2^8)
Kokatu testua idazteko nonbait eta sakatu ALT+126 eta karaktere hori idatziko duzu.
Egizue OharBloka programaren bidez dokumentu bat. Bertan zure Izena eta Abizena idatziko dituzu espazio batez banatuta. Erabili letra larriak eta xeheak. Gorde Documentos karpetan"NIRE IZENA" izenarekin.Ā
Ikusi ea zenbat okupatzen duen fitxategi horrek. Kointziditzen du espero zenuenarekin?
Drivera igo ezazu "Informazioaren adierazpen digitala" izeneko karpetara.