Informazio digitalaren biltegiratze unitaterik txikiena bit delakoa da. Halako bat digito bitar batekin adieraziko dugu eta bit batek bi balio soilik adieraz ditzake: 0 edo 1.
Zenbait bit elkartuz, datu gehiago adieraz daitezke.
Datu kopurua = 2 bit kopurua
Bi biten bidez lau datu desberdin adierazi ahalko ditugu: 00 - 01 - 10 - 11➔ 4= 22
Hiru biten bidez zortzi datu desberdin adierazi ahal dira: 000 - 001 - 010 - 011 - 100 - 101 - 110 - 111 ➔ 8=23
Byte bat zortzi bit-en multzoa da => 1B = 8b (Ez dira B eta b nahastu behar, esanahi oso desberdina bait dute!)
Baina normalean, informazioa gordetzen dugunean ordenadorean, honek byte asko okupatuko du eta beraz unitate honen multiploak erabiltzen ohi dira, sistema hamartarrean egiten dugun bezala unitateen multiploak erabiltzen ditugunean: kilo, mega, giga....
Kontuz, nahiz eta sistema hamartarreko multiplo berberak erabili, kasu honetan, ez dute bakoitzak aurrekoaren milako adierazten baizik eta aurrekoaren 1024 (210).
1KB (1 kilobyte) = 1024 B
1MB (1 Megabyte)= 1024 KB
1GB (1 Gigabyte)= 1024 MB
1 TB (1 Terabyte)= 1024 GB
1 PB (Petabyte) = 1024 TB
…Exa, Zetta,Yotta…
GARRANTZITSUA!
Artxiboen tamainak ez dira inoiz bitetan edo bere multiploetan ematen, Byte edo bere multiploetan ematen dira BETI: KB,MB,GB...
Bitetan adierazten dira aldiz, transmisio abiadurak bps (bit per second), kbps, Mbps, Gbps…
❓ Zenbat KB okupatuko du 10000 karaktere dituen testu dokumentu batek?
Pentsatu, kalkulatu eta eskua altxatu. Ondo azalduz gero, positiboa jasoko duzu.