Driven sortu karpeta berria IKT1ABD-Abizena Izena izenekoa A, B edo D gelakoa bazara, eta IKT1C-Abizena Izena izenekoa C taldekoa bazara.
Karpeta hori nirekin (andikoetxeal@lauroikastola.eus) EDITORE baimena ematen didazula.
Site berri bat sortu. Site hori zure ikasgaiko porfolioa izango da, bertan, egingo ditugun lanak argitaratu eta azalduko dituzu. Site hori argitaratu eta URLa niri emailez bidali. Ez didazu baimen berezirik eman behar baina ziurtatu zure sitea Lauroko edonork ikus dezakeela.
Ondoko galdetegiak erantzun mesedez.
Aurreko guztia egin galdetegiena kenduta.
Ondoren, irakasleari galdetu zer egin behar duzun eguneratzeko. Orokorrean, ordura arte egindako lan guztiak egin beharko dituzu zure kabuz etxean. Klasean, besteekin aurrera egingo duzu.
Amaitu aurretik, zuen ikasgaiari buruzko iritzia jaso nahi nuke eta horretarako galdetegi hau betetzea eskertuko nizueke. Oso azkar beteko duzue eta ikasgaia hobetzen joateko lagungarria izango da niretzako.