Talken ariketara arteko guztiak amaitu badituzu, gaur gabonetako ariketa egingo duzu zure kabuz. EXTRA bat bezala kontatuko du!
LEVEL BERRI BATEN EGINGO DUZU! GABONAK izeneko levela sortu.
Hasteko, deskargatu ondoko irudiak eta inportatu Sprite modura. SpriteSource-tan agertuko dira liburutegian.
Ondoren, level honetako fondo kolorea aldatu eta ipini urdina. (Gogoratu, Renderer objektuan ForwardRenderer osagiko ClearColor ezaugarria aldatu!)
Sartu aurreko ariketako hegazkina (ArrowShip) eta kamarak ikusten duen eremuan bonba bat eta izar beltz bat ipin itzazu.
Hegazkina teklekin mugitu (HegazkinKontrolatzailea) eta talka egiten duenean...:
-izar beltz batekin talka eginez gero, izarraren itxura aldatu dadila izar horiaren itxura hartuz.
-lehergailu batekin talka eginez gero, lehergailuaren itxura aldatu eta opari bihur dadila.
Level honetako fondo kolorea aldatu eta ipini urdina. (Gogoratu, Renderer objektuan ForwardRenderer osagaiko ClearColor ezaugarria aldatu!)
Objektu guztiak sortu: Hegazkina(ArrowShip), lehergailu bat(lehergailua) eta izar beltz(izarBeltza) bat. (Batekin dena ondo doala ikusi ondoren, nahi beste kopia egingo dituzu, ez galdu denbora hasieratik denak sortzen!)
Ondoren, objektu bakoitzari dagozkion osagaiak esleitu: RigidBody hegazkinari (Kinematic) eta Colliderrak guztiei. Hasteko ipin ahal diezu SphereColliderra bonbei eta BoxCollider izarrei. Argi dago izarrentzako askoz egokiagoa izango dela MultiConvexMeshCollider bat egitea, baina utzi ahal duzue bukaerarako, denbora izanez gero egiteko.
Hegazkina mugitu dadin aurreko ariketan (hegazkinarenean) esleitu genizkion osagaiak esleitu (HegazkinKontrolatzailea eta Orientation) eta Orientation ondo konfiguratzea gogoratu.
Zuzenean kopiatu eta itsatsi baduzu aurreko ariketan egindako hegazkina, honek osagai guztiak izango ditu jada!
Orain, talkak kudeatzeko ZilchScript bat programatu beharko duzu. Izena? Ba adibidez TalkenKudeaketa (Bereizteko aurreko CollisionLogic izenekotik). Hau, CollisionLogic-en antzekoa izango da baina "lehergailua" izeneko objektuarekin talka eginez gero...lehergailuaren itxura (bestea.Sprite.SpriteSource) aldatu opariaren itxura har dezan.(Erabili baita Itxura Aldatu ZilchScripteko koderen bat) Aldiz, "izarBeltza" izeneko objektuarekin talka eginez gero...bere itxura aldatu izar horiaren itxura hartuz.
Property pare bat erabil ditzakezue bakoitzak hartuko duen itxura konfiguragarria izan dadin:
Izenak? Ba adibidez LehergailuSourceBerria eta IzarBeltzSourceBerria eta gero noski, ondo konfiguratu...
Funtzionatzen badu lehergailu batekin eta izarBeltz batekin, orain da momentua hauen nahi beste kopia egiteko (Aukeratu bat eta Ctrl+D sakatu eta kopia mugitu beste leku batera)
Niri erakutsi.
ARIKETA LIBREA EGIZU IKASITAKO GAUZAK KONBINATUZ.
LEVEL BERRI BATEAN EGIN "EXTRA2" IZENEKO LEVELEAN.