CC0-Public Domain
Aurkezpen egunean esan genuen ariketa gehigarri edo extren bidez nota igotzeko aukera izango zenutela kurtsoan zehar.
Extrak kontutan izango dira soilik ebaluazioa gaindituta badago eta eskatutako lan guztiak entregatuta baldin badaude, nota igotzeko prozesuaren parte baitira.
Ebaluaketa bakoitzean bost extra aurkez ditzakezue gehienez eta guztira puntu bat igo ahal izango duzue. (+0,2 extra bakoitzeko)
Extrak SITEAN aurkeztuko dituzue eta bertan idatzita egongo dira, hau da, ez duzu sitera dokumentu bat igo behar.
Zure sitean EXTRAK izeneko menu aukera bat egongo da eta bertatik ebaluaketa bakoitzeako azpiaukera bat: 1ebal, 2ebal, 3ebal
Halako bakoitzak siteko orri batera eramango gaitu non egindako extra guztietarako sarrera aurkituko dugun argazki eta izenburu batekin. Bertan sakatuz dagokion orria zabalduko da non zure berriaren garapena aurkituko dugun. Ikusi adibidea.
Ondoko gaien arteko bat aukeratu ahal duzue:
programa , aplikazio, edo web orrialde interesgarriak aurkeztu.
IKT ikasgaiarekin lotura daukan edozein gai edo berri.
Beste edozein ikasgaitan lantzen ari zareten gai batekin lotutako edukia.
Extra bezala onartua izan dadin ondoko baldintzak bete beharko ditu.
Beranduenez, noten aurreko asteko ostiralerako egon behar du blogean argitaratuta.
Zuek idatzitako eduki propioa izatea, ez dadila izan "Copia-Pega" bat, edo "Copia-Pega-Itzuli". Orijinala izan behar da!
Ortografia akatsik ez ditzala izan eta euskera maila ere zaindu mesedez!
Testuan zehar, gutxienez hiru esteka txertatuko dituzue, orri berrian zabalduko direnak.
Sarrera idazteko informazio iturriren bat erabili baduzue, esteka baten bidez iturria aipatu.
Gutxienez gaiarekin lotura zuzena duen argazki/irudiren bat txertatu. Eduki aldetik ez bada oso landua, multimedia eduki gehiago txertatu (bideoren bat, maparen bat, audioren bat...) balio erantsia emateko sarrerari.
Zuen sarreraren batek ez baditu baldintza hauek betetzen, ez zaizu ebaluaketako nota igoko.
Sarrera oso landua eginez gero, baloratuko dut 0,2 baino gehiago igotzea.
Kontutan izan ebaluaketa osoa duzuela bost extra egiteko, eta zuen ebaluaketako nota puntu baten igo dezakezuela honela. Ez utzi azken egunerako, eta aprobetxatu aukera lehen ebaluaziotik.
Kurtso bukaeran, nota igotzeko prozesu bat egongo da baina bertan soilik puntu bat igotzeko aukera emango zaizue, beste puntu bat extren bidez igoteko aukera eman zaizuelako kurtsoan zehar.