Orain gure jolaseko plataforma sortzen ikasiko dugu.
Horretarako, irudi egokiak dituzten spriteSheet-ak bilatuko ditugu eta hauek inportatuz, gure plataforma egiteko erabiliko ditugun blokeak SpriteSource modura inportatuko ditugu.
Hori egin ondoren, TileEditor2D tresna erabiliko dugu gure plataforma (TileMapa) sortzeko.
Ondoko SpriteSheet-a deskargatu. Bertako blokeak erabiliko ditugu gure hasierako jolaseko plataforma egiteko.
Resources=>Import
Import=>SpriteSheet
Orain, datu egokiak jarriz ezkerreko atalean, irudia blokeetan banatuko dugu. Horretarako:
Sprite Source Editor-ean ondoko balioak jarriko ditugu:
FramesPerRow: 9
NumberOfRows: 16
PixelsPerUnit :32
Datuak zuzenak badira, zatitxo bakoitzean plataforma egiteko bloke bana egongo da. Ez balitz horrela, balioak egokitu beharko zenituzkete...
Orain, aukeratu inportatu nahi dituzun blokeak haien gainean klik eginez. Batenbat aukeratu ondoren, ezabatu nahiko bazenu, bere gainean klik egizu arratoiaren eskuineko botoiarekin.
Behin aukeratu dituzula inportatu nahi dituzun guztiak, izen egokia aukeratu eta Add frames as sprites sakatu eta SpriteSource-etan agertuko dira. Izenean Plataforma ipini badugu adibidez, blokeen izenak Plataforma1,Plataforma2,Platafoma3... izango dira.
Gure lana errazteko, interesgarria izan daiteke mota bereko blokeak aukeratzen joatea eta izen egokia ipintzea multzo bakoitzari: Harria, Izotza, Belarra...Horrela, gero plataforma egiterakoan errezagoa izango da gure lana
Orain bai, plataforma egiteko prest gaude. Zabalduko dugu TileMapak egiteko tresna (Tools>TileEditor2D) tresna barratik.
Ez badago oraindik TileMapa motako objekturik, bat gehituko dugu gertuko den testuan klik eginez.
DefaultSprite atalean aukeratu zein den kokatu nahi duzun tile-a edo blokea.
Berez, Draw tresna dago aukeratuta. Klik egiten duzun bakoitzean, DefaultSprite atalean aukeratutako blokea (tile) agertuko da. Ezabatzeko tile bat, bere gainean eskuineko botoia klikatu.
Zure TileMapako zatiak bikoizteko aukera ere badago. Honela arinago egingo dugu gure plataforma.
Goian aukeratu SelectionTool. (Edo sakatu Mayus tekla)
Ondoren, klikatu eta arrastatu kopiatu nahi dituzun blokeen gainean. Kutxa urdin bat agertuko da haien inguruan.
Aukeratutakoaren gainean eskuineko botoia klikatuz Draw Tool-era beltatuko zara eta nahi duzun lekuan klik eginez gero (ezkerreko botoiarekin) bertan aukeratutakoaren kopia bat agertuko da.
Oso interesgarria izan daiteke paletak (Tile Palette) erabiltzea plataforma sortzeko lana errazagoa egiteko.
Click the Blue Plus next to TilePalette in the Tools Window.
Give your TilePalette a name and choose Create
Left-Click inside the Tile Palette to add a tile.
Right-Click a tile in the Tile Palette to delete it.
You can also populate your Palette with things from your Level Window.
Create an active selection
In the Tools Window
In the Tile Palette
Press Shift+Right-Click on the top-left most tile
Your Selection is now saved in the current TilePalette. Not only can you copy the entire TilePalette, but parts of it as well.
Left-Click and drag in the TilePalette editor to select part of the TilePalette.
The selection is now an active selection.
Other useful, commonly used options include:
ShowCollision: Displays a boundary around all collision tiles.
ShowGrid: Displays the grid to which all the tiles snap.
CreateTileMap: Creates a new tile map.