Espezialitate desberdinen ezagutzak partekatuz, disziplina arteko proiektuak sustatuko ditugu. Gure ingurunearen ezagutza edo inguruko arazoen konponbide jasangarria bultzatuko da. Jakintza arloen hartu emanetatik abiatuz ezaguera sakona, konplexua eraiki...
"Ulertzen, ikasi dugunari beldurra kentzen diogu".
MARIE CURIE
Ikasgai ezberdinen irakasle taldeak sortu du atari hau; ikasgaien elkarrekintzatik diseinatutako proiektuak dira.
Ezagutza bakoitzaren edukietatik abiatuta disziplina bakoitzaren ekarpenak biltzen dituen disziplina arteko atazak dira. Ezagutza ez baita ikasgaika zatitzen, ikasgaien hartu-emanetik baino.
Komunikazioa, eraikitzea eta diseinua eta ondoren inplementazioa eta hausnarketa.
Eraikitze prozesuan gaude, baina ideiak eta ekarpenak jasotzeko beti prest!!!