Leonardo Da vinciren proiektuak zientzia, teknologia eta artea nahasten zuten proiektuak ziren: edertasuna, teknika, matematika eta sormena nahasten zituzten. Historian oso pertsonaia inportantea izan da, bere produkzio batzuk ezagutzen saiatuko gara.
Zeintzuk ezaugarri betetzen dira,okertu dezakegu mihia? Zenbat mugitu dezakegu hatzamarra? Ikerketa genetiko txiki bat abiaraziko dugu institutuan. Genetikaren ikuspuntutik zein alelo nagusitzen den ezatabaidatuko dugu.
Filmeetan sarritan ikusten ditugu hildakoen kasuak: ebidentziak pilatuz gertatutakoaren kronologia berreraiki daiteke. Intsektuen elikadurak aztertuz, hainbat datu ondorioztatu daitezke. Entomologiaren ikerketa txikien bidez informazio ugari ondorioztatu daiteke.
Institutuko ingurunea oso bisitatua da, txori ugari datoz eta hauentzat txorietxeak jarriko ditugu. Txorietxeak diseinatuko eta eraikiko ditugu. Institutuko kanpoaldean, zuhaitzetan eskegiko ditugu.Â
Hiru esperimenturekin gure inguruko kutsadura aztertuko dugu: euri azidoa, ozono geruzaren egoera eta berotegi efektua. Lurraren eta uraren egoera aztertuko dugu eta plastikoen existentzia aztertuko dugu.