Irakaslearentzako Ikas-egoeren gida
Inplikaturiko ikasgaiak:
DISZIPLINA ARTEKO PROIEKTUA DA, BERAZ DISZIPLINA DESBERDINAK INPLIKATUTA DAUDE. GIZARTE, BIOLOGIA, MATEMATIKA ETA HIZKUNTZAK. PLASTIKA ETA TEKNOLOGIA
Saio kopurua:
ATXIKITUTA WEB ORRIALDEAN SAIO KOPURUA ETA KRONOGRAMA
Ikaskuntza-egoeraren markoa:
Gure Institutua ikerketa ekosistema bat da: ekosistema bezala hainbat gauza ikertu ditzakegu. Gu ere gaude harremanetan institutuan; gure narrazioarekin osatuko dugu gure ikerketa biologikoa. Matematikan aldaketa batzuk planteatuko ditugu gure ingurunea hobetzeko eta horretarako beharrezko kalkuluak egingo ditugu. Dena osatuta ibilbide gidatuari ekingo diogu..
A. Testuingurua:
Gure institutuan gertatzen da ikas egoera. Gure inguruan, lurzorua, landareak, animaliak; ingurune oso bat da. Metereologia ikasi dezakegu; gure paisaian euria, hezetasuna eta tenperatura dago. Ekosistema naturalak eta eraldatuak daude: eta gure institutuak biak bateratzen ditu. Ingurunearen ibilbide antolatu dezakegu. Baina agian ere ingurua moldatu dezakegu ere. Hesiak ez dira modernoak eta ez dute itxura ekologikorik. Honen aldaketaren aurrekontua kalkulatuko dugu.Dena prest dugunean ingurunetik ibilbide gidatua egiteko audiogida bat sortuko dugu..
B. Abiapuntua:
Gure institutuaz harro gaude. Lehen mailan gaude eta ingurunea ikertuko dugu eta dauden izaki bizidunak, harremanak, eta ezaugarriak deskribatuko ditugu.Gure egitekoak:
Gure paisaiaren ezaugarriak aztertuko ditugu: aldagai metereologiakoak aztertu eta paisaia naturala eta eraldatua den aztertuko ditugu.
Gure institutua ekosistema bat da: izaki bizidunak (landareak) aztertuko ditugu. Animaliak, lurzorua ere aztertuko ditugu.
Institutua ere gure ingurua da eta bertan harremanetan gaude: gure bizipenen narrazio pertsonala egingo dugu.
Landarediaren poster zientifikoak egingo ditugu.
Gure ingurua ere aldatu nahi dugu; hesi berriak eta itxura ekologikoagoa emango diogu. Horretarako aurrekontua kalkulatuko dugu, baina jakiteko zenbat hesi eta landare behar ditugun perimetroa kalkulatuko dugu.
C. Azken ekoizpena:
Ikasgai bakoitzetik egindako produktu partziala aurkezpen bateratuan jarri eta ahozko deskribapena egingo da, ekarpenen arteko elkarrekintza azalduz.
Ikastetxetik ibilbide gidatu bat da proiektuaren helburuetako bat.
Ikasgai ezberdinen ekarpenak powerpoint bateratu batean diseinatuko dute eta hau aurkeztuko dute.
Azalpenak ikasgai desberdinen produktu partzialak azaltzeko balioko dituzte,
Proposamenaren justifikazioa:
A. Proposamenaren xedea:
Gure institutua ekosistema bat da: izaki bizidunak, ingurunea edo izaki bizidunak bizi direneko habitata eta haien arteko harremanak. Horrela deskribatuko dugu gure institutua: metereologia eta paisaia, lurzorua eta bere ezaugarriak, izaki bizidunak eta matematikoki ere ikertuko dugu itxura ere modernizatzeko.
Ikasgai desberdinen arteko elkarrekintza ulertzea: ekarpenak ikasgaien artean.
Ezagutza desberdine perspektiba desberdinek osatuko dute ezagutza globalagoa: horrela ezagutzari zentzua hartuko zaio.
B. Argudiaketa kurrikularra:
Konpetentziak talde lana eta lan pertsonalarekin dute zerikusi nagusiena
Ikerketa zientifikoarekin eta ahozkotasuna eta komunikazioaren alderdiekin nagusiki ikasitakoa azaltzeko gai izateko.
C. Helburu didaktikoak:
Gure ingurunea ekosistema gisa ikertzeko ikasitako kontzeptuan bateratzea eta zentzua ematea
Lan taldean aurkezpen bateratu bat egiteko konpetentziak lantzea
Diskurtso bateratu bat eraikitzeko gai izatea
Ahozkotasuna landuz egindako lanaren aurkezpena. Zientzia eta ezagutzaren alderdi komunikatiboari erreparatu.
Jardueren sekuentzia laburra eta ebaluazio adierazleak (irakasleentzako):
Ikasgai bakoitzak bere jarduera propioak aukeztuko ditu.
A. Hasierako fasea
1.Proiektuaren aurkezpena
2.Proiketuaren kronogramaren antolaketa
3.Irakasgai bakoitzaren produktu partzilaren aurkepena
B. Garapen-fasea : PRODUKTU PARTZIALAK
Orrilade honetan aurkezten diren jarduerak. Eta hauek ebaluatzeko dagozkioen ebaluazio tresnak aurkezten dira.
C. Amaierako fasea: BUKAERAKO PRODUKTU GLOBALA
1. produktu partziale ekoizpen indibiduala
2.Aurkezpen digital bateratua ekoiztea
3.Aurkezpen digitalaren aurkezpena: ibilbide gidatua formatuan izango da.
Metodologia:
ANITZA: Ikasgai desberdinetan metodologia eta antolaketa desberdinak erabiliko dira. Tertulia dialogikoak gaztelanian, bikoizketa heterogeneoak ingeleran, ikerketak zientzietan eta talde elkarreragiletan matematikan Talde elkarreragileak ahozko aurkezpena lantzeko.
Lan indibiduala edo bikoteka bada proiektuaren hasieran. Produktu partzialak, aurkezpen bateratuan bilduko dira: aurkezpena talde elkarreragiletan antolatuko dira. Ahozko aurkezpena horrela landuko da.
A. Printzipioak: (IDU, modelo pedagogikoa…)
Produktu partzialen konplexutasun maila egokituko da ikaslearen ikas mailari. Maila anitzak, beraz, produktu partzialak ere anitzak detaile mailan. Hala ere produktu final bateratuak diskurtso eraikia izango du guztietan.
B. Antolakuntza: (Taldekatzeak, gelak, kanpo-espazioak, …)
Ikasgai desberdinetan antolaketa forma desberdinak daude. Aniztasunaren trataera proiektuari dagokionez, 2 edo 3 irakasle gelan dauden saioetan antolaketa desberdinak egingo dira: bikoizketak, talde elkarreragileak eta tertuliak.
Beste saioetan bikoteka, banaka edo taldeka egingo da lan.
Aurkezpenak prestatzeko talde elkarreragiletan egingo da lan.
C. Baliabideak: (manipulagarriak, digitalak, …)
Baliabide instrumentalak: esperimentuak eta neurketak egingo dira bai biologian bai matematikan. Ikerketa estatistikoa geografia eta historian.
Baliabide digitalak: dokumentazioa eta ikasgaien produktu partzial batuk: bideoak adibidez eta audioak egiteko
Baliabide digitalak aurkezpenak egiteko
Produktu partzialak desberdinak: infografiak paperez, munduko bandera paperez….
Ebaluazio-prozesua:
PRODUKTU PARTZIALAK: ikasgai bakoitzeko produktu partzialak bere kontrol zerrenda eta ebaluzio tresna egokitua edukiko du.
PRODUKTU FINALAK: bere kontrol zerrenda propioa edukiko du ahozko aurkezpena baloratzeko. Produktu finala egindako lan guztiaren ahozko aurkezpena izango da.Helburua aurkezpena ibilbide gidatua formatuan egitea izango da.
Ikasle bakoitzak egindako lanaren autoebaluazioa egingo du kontrol zerrenda berdinak erabiliz.