Irakaslearentzako Ikas-egoeren gida
Inplikaturiko ikasgaiak:
DISZIPLINA ARTEKO PROIEKTUA DA, BERAZ DISZIPLINA DESBERDINAK INPLIKATUTA DAUDE. GIZARTE, BIOLOGIA, MATEMATIKA ETA HIZKUNTZAK. PLASTIKA ETA TEKNOLOGIA
Saio kopurua:
SAIO KOPURUA KRONOGRAMAN
Ikaskuntza-egoeraren markoa:
MARTZIANO bat etorri da gure planetara eta ez du ezer ulertzen; horregatik, gure planetaren ezaugarri nagusienak azalduko dizkiogu. Gure planetaren oinarria, Geosfera eta Atmosferaren ezaugarriak, kontinenteak eta lurraldeak, eta gure ezagutza nola eraikitzen dugun ulertzeko METODO ZIENTIFIKOAREN oinarriak.
A. Testuingurua:
Gure institutuan gertatzen da ikas egoera. Planetara martziano bat etorri zaigu eta dakigun guztia erabiliko dugu bere ibilbidean laguntzeko. Bere bueltarako bidea egiteko, munduko bandera eta espaziontzi bat egingo dizkiogu.
B. Abiapuntua:
Martzelo Martzianoa heldu da gure institutura espaziontzi batean. Espaziora heldutako kapsula batetik zenbait datu zituen eta gure planetan interesa du; baina lagundu beharko diogu, ez baititu gauzak ongi ulertzen.
Gure munduaren azterketa labur bat egin nahi du. Hurrengo testuan lehen egunetan gertatu zaiona azaltzen da.
Egitekoak:
Gure planetaren inguruko datu orokorrak nahi ditu: geosfera (nolakoa da Lurra?), eta Atmosferaren ingurukoak (nolakoa da airea, eta kanpoko geruzak).
Gure planeta antolatuta dago lurraldeka. Martzelok ez ditu mapak ulertzen.
Zeintzuk dira Lurrak dituen arazo nagusietakoak? Kutsadura zer da? Berotegi efektua?
Martzelok bere planetakideei mezu bat bidaltzen die posta elektronikoaz,
Irulegiko eskuaren inguruko ikerketa txikia abiatuko du ere. Aspaldian jaso baitzuen mezua.
C. Azken ekoizpena:
GEOSFERAREN ETA ATMOSFERAREN infografia batzuk egingo dituzte ikasleek.
Martzianori zuzendutako bideo txiki batean egindako infografiaz baliatuz, azalpenak emango dizkiote Martzianoari.
Ikasgai ezberdinen ekarpenak powerpoint bateratu batean diseinatuko dute eta hau aurkeztuko dute.
Azalpenak ikasgai desberdinen produktu partzialak azaltzeko balioko dituzte,
Proposamenaren justifikazioa:
A. Proposamenaren xedea:
Gure planetaren ezaugarriak azaldu alderdi desberdinei erreparatu: biologia eta geologia, geografia eta matematika. Martzianoaren deskribapena eta metodo zientifikoa.
Ikasgai desberdinen arteko elkarrekintza ulertzea: ekarpenak ikasgaien artean.
Planetaren inguruko perspektiba desberdinetatik landutakoak zentzua hartzea Martzianoari zuzendutako diskurtso bateratuaren baitan.
B. Argudiaketa kurrikularra:
Konpetentziak talde lana eta lan pertsonalarekin dute zerikusi nagusiena
ikerketa zientifikoarekin eta ahozkotasuna eta komunikazioaren alderdiekin nagusiki ikasitakoa azaltzeko gai izateko.
C. Helburu didaktikoak:
Gure planetaren inguruan ikasitako kontzeotuen bateratzea eta zentzua ematea
Lan taldean aurkezpen bateratu bat egiteko konpetentziak lantzea
Diskurtso bateratu bat eraikitzeko gai izatea
Ahozkotasuna landuz egindako lanaren aurkepena. Zientzia eta ezagutzaren alderdi komunikatiboari erreparatu.
Metodologia:
ANITZA: IKASGAI DEBERDINETAN METODOLOGIA DESBERDINAK. Tertulia dialogikoak gaztelanian, bikoizketa heterogeneoak . Talde elkarreragileak ahozko aurkezpena ETA jarduerak egiteko eta lantzeko.
TERTULIA DIALOGIKOA GAZTELANIAN.
Lan indibiduala edo bikoteka bada proiektuaren hasieran. Produktu partzialak, aurkezpen bateratuan bilduko dira: aurkezpena talde elkarreragiletan antolatuko dira. Ahozko aurkezpena horrela landuko da.
A. Printzipioak: (IDU, modelo pedagogikoa…)
Produktu partzialen konplexutasun maila egokituko da ikaslearen ikas mailari. Maila anitzak, beraz, produktu partialak ere anitzak detaile mailan. Hala ere produktu final bateratuak diskurtso eraikia izango du guztietan.
B. Antolakuntza: (Taldekatzeak, gelak, kanpo-espazioak, …)
Ikasgai desberdinetan antolaketa forma desberdinak daude. Aniztasunaren trataera proiektuari dagokionez, 2 edo 3 irakasle gelan dauden saioetan antolaketa desberdinak egingo dira: bikoizketak, talde elkarreragileak eta tertuliak.
Beste saioetan bikoteka egingo da lan.
Aurkezpenak prestatzeko talde elkarreragiletan egingo da lan.
C. Baliabideak: (manipulagarriak, digitalak, …)
Baliabide digitalak: dokumentazioa eta ikasgaien produktu partzial batuk: bideoak adibidez.
Baliabide digitalak aurkezpenak egiteko
Produktu partzialak desberdinak: infografiak paperez, munduko bandera paperez….
Ebaluazio-prozesua:
PRODUKTU PARTZIALAK: ikasgai bakoitzeko produktu partzialak bere kontrol zerrenda edukiko du.
PRODUKT FINALAK: bere kontrol zerrenda propioa edukiko du ahozko aurkezpena baloratzeko. Produktu finala egindako lan guztiaren bideoa izango da.
Ikasle bakoitzak egindako lanaren autoebaluazioa egingo du kontrol zerrenda berdinak erabiliz.