Irakaslearentzako Ikas-egoeren gida
Inplikaturiko ikasgaiak:
DISZIPLINA ARTEKO PROIEKTUA DA, BERAZ DISZIPLINA DESBERDINAK INPLIKATUTA DAUDE. GIZARTE, FISIKA KIMIKA, MATEMATIKA ETA HIZKUNTZAK. PLASTIKA ETA TEKNOLOGIA
Saio kopurua:
ATXIKITUTA WEB ORRIALDEAN SAIO KOPURUA ETA KRONOGRAMA
Ikaskuntza-egoeraren markoa:
CERNERA BISITA EGIN DUGU, METODO ZIENTIFIKOA ETA ZIENTZIAREN OINARRIAK IKASTEN ARI GARELAKO. BERTAN PARTIKULEN AZELERAZIO MAKINAREKIN ARAZOAK IZAN DITUGU ETA BAPATEAN DENBORAN ZEHAR BIDAIATZEN HASI GARA. ERDI AROAN AGERTU GARA.
ERDI AROAN ORAINDIK EZ DAGO METODO ZIENTIFIKOA, EZTA ZENBAKI SISTEMA EDO SISTEMA METRIKOA HAMARTARRA GUZTIZ EZARRIA.
ERDI AROAN IKERKETA TXIKIA ABIATUKO DUGU ETA HORRELA METODO ZIENTIFIKOA ETA ZIENTZIALARIEN BIOGRAFIAK EZAGUTUTA GAUR EGUNGO ZIENTZIAREN OINARRIAK ULERTUKO DITUGU.
A. Testuingurua:
Cern-era bisita egin dugu metodo zientifikoa gaur egun nola egiten den aztertzeko. Denboran bidaiatu eta zientziaren hastapenak ikasteko aukera aurkeztu zaigu: Zein urtetan ari gara? (Denbora lerroa), Nola egiten zuten aintzineko zientzialariek lan? Nola erabiltzen zituzten magnitudeak? Nola erabiltzen zituzten bihurketa faktoreak?
B. Abiapuntua:
Erdi aroan agertu gara. Metodo zientifikoaren hastapenak aztertuko ditugu.
Zein arotan gaude orain? Denbora lerroa marraz dezagun.
Nola egin dugu bidaia “Diario de viaje”
Zeintzuk dira zientziaren abiapuntua? Galdera onak.
Nola neurtu egindako esperimentuak. Magnitudeak
Nola erabiltzen dira magnitudeak matematikoki: ikerketa estatistikoa.
Zientzialarien egitekoa eta bizitza aztertzen. Zientzialariak gara. Zein testuingurutan agertzen den arazo, erronka, galdera, …)
C. Azken ekoizpena:
Ikasgai bakoitzetik produktu partzial bat diseinatuko da: idazlana, infografia, irudia edota ikerketa baten emaitza. Produktu partzial guztiak, produktu finala izango den aurkezpen bateratu batean txertatuko dira. Adierazpena eta komunikazioa izango dira azken ekoizpenaren helburu nagusiena. Honen aurkezpen bat egingo da ahoz eta taldeka, proiektuaren helburua orokorrak eta konkretuak azpimarratuz.
Proposamenaren justifikazioa:
A. Proposamenaren xedea:
Proiektuak dituen helburuak anitzak dira: ikasgai desberdinetatik jasotako ikaskuntza zentzu bateratu batean txertatzea eta honen inguruko “Hari” edo “narratiba” bat eraikitzea. Ikasgai desberdinen hartu emanak ulertzeko eta ikasgaien arteko loturak.
Ikasitakoaren zentzu prozesuala: zientzia, matematika, historia eta beste zientziak prozesu baten emaitza dira. Bilakaera baten emaitza eta ez zer bukatua, hasieratik.
B. Argudiaketa kurrikularra:
Ikasgai bakoitzak bere ekarpen konkretua egingo duen arre: ikasgai desberdinak ikerketa orokor baten zati bilakatuko dira.
Ikasgai desberdinen emaitzak ahoz aurkeztuko dira, eraikitako narratiba horren barruan. Zati desberdinek zentzua hartuko dute eta bere lekua narratiba horren barruan.
C. Helburu didaktikoak:
Ikas egoera orokorra ZIENTZIALARIAK GARA ERDI AROAN gaia bada ere ikasgaia desberdin bakoitzak bere ekarpen konkretua egingo du:
o GAZTELANIA:DIARIO DE VIAJE
o INGELERA: PROIKETUAREN AURKEZPENA
o GEOGRAFIA ETA HISTORIA DENBORA LERROA. ZEIN URTETAN BIZI GARA?
o FISIKA KIMIKA: METODO ZIENTIFIKOAREN HASIERA GALDERA ONAK, ETA BUKAERA DATUEN TRATAMENDUA. GRAFIKOAK ETA GAUR EGUN ERABILTZEN DITUZTEN TEKNIKAK
o MATEMATIKA: MAGNITUDEA ETA UNITATE SISTEMAK
o TEKNOLOGIA: MEG ZIENTZIALARIAK SITESA OSATZEN
o PLASTIKA: GIZAKIAREN EKARPEN INPORTANTEAK. ADIERAZPEN SINBOLIKOA. KALIGRAFIA
o EUSKARA: AURKEZPEN BATERATUAREN AHOZKO KOMUNIKAZIOAN OINARRITUTAKO AURKEZPENA.
Metodologia:
Metodologia anitza erabiliko da. Ikasgai desberdinetan saioen egituraketaren arabera antolatuko da lana. Orohar bi dimentsio tartekatuko dira: lan indibiduala eta taldekakoa.
Bai lan indibidualean bai taldekakoan: ikerketa estatistikoa, konpetentzia digitala eta funtsezko konpetentzien garapena sustatuko da.
Taldeka ahozko azken aurkezpena prestatuko da. Aurkezpen honetan komunikazioa eta adierazpena (kontzeptuen ulermen sakona) bultzatuko da.
A. Printzipioak: (IDU, modelo pedagogikoa…)
Produktu partzialen konplexutasun maila egokituko da ikaslearen ikas mailari. Maila anitzak, beraz, produktu partzialak ere anitzak detaile mailan. Hala ere produktu final bateratuak diskurtso eraikia izango du guztietan.
B. Antolakuntza: (Taldekatzeak, gelak, kanpo-espazioak, …)
Ikasgai desberdinetan antolaketa forma desberdinak daude. Aniztasunaren trataera proiektuari dagokionez, 2 edo 3 irakasle gelan dauden saioetan antolaketa desberdinak egingo dira: bikoizketak, talde elkarreragileak eta tertuliak.
Beste saioetan bikoteka egingo da lan.
Aurkezpenak prestatzeko talde elkarreragiletan egingo da lan.
C. Baliabideak: (manipulagarriak, digitalak, …)
Baliabide digitalak: dokumentazioa eta ikasgaien produktu partzial batuk: bideoak adibidez.
Baliabide digitalak aurkezpenak egiteko
Produktu partzialak desberdinak: infografiak paperez, denbora lerroa paperez, sites-a.
Ebaluazio-prozesua:
PRODUKTU PARTZIALAK: ikasgai bakoitzeko produktu partzialak bere kontrol zerrenda edukiko du.
PRODUKT FINALAK: bere kontrol zerrenda propioa edukiko du ahozko aurkezpena baloratzeko. Produktu finala egindako lan guztiaren bideoa izango da.
Ikasle bakoitzak egindako lanaren autoebaluazioa egingo du kontrol zerrenda berdinak erabiliz.