Bihurtu al dugu beruna urre? Lortu al dugu nahi beste urre, ur edo lehengai? Zerez osatua dago natura? Elementuen taula periodikoa. Mundu mailan nondik, nola lortzen dira lehengaiak? Nolakoa da Naturaren aprobetxamendua eta ekonomiaren funtzionamendua?
Zeintzuk dira elikagaien elementu nagusiak? Zer da elikadura osasuntsua. Osasunaren gizartean bizi gara, baina nola definitu "Osasuna".
Gure ohituren ikerketa estatistikoa egingo dugu eta datuak aurkeztu.
Institutua neurtu eta, eskala aplikatuta, maketa bat eraikiko dugu. Bigarren fase batean 3D inprimagailu batekin maketa bera osotuko da.