Irakaslearentzako Ikas-egoeren gida
Inplikaturiko ikasgaiak:
DISZIPLINA ARTEKO PROIEKTUA DA, BERAZ DISZIPLINA DESBERDINAK INPLIKATUTA DAUDE. GIZARTE, BIOLOGIA, MATEMATIKA ETA HIZKUNTZAK. PLASTIKA ETA TEKNOLOGIA
Saio kopurua:
ATXIKITUTA WEB ORRIALDEAN SAIO KOPURUA ETA KRONOGRAMA
Ikaskuntza-egoeraren markoa:
A. Testuingurua:
B. Abiapuntua:
Alfonso Salazar Apaizak egindako autua dugu Zugarrramurdiren lekukotzat eta proiektuaren abiapuntua. Zergatik epaitu zituzten? Zergatik epaitzen zituzten? Sorginak, ala emakumea jakintsuak? Emakumeen lantegia sukaldea izan da maiz; sukaldea benetako laborategia da.Egitekoak:
Alfonso Salazarraren autoa aztertuko dugu. Zugarramudin gertatutakoa hain zuzen.
Sukaldea laborategia da; prozesuak, substantziak eta nahasketak, erreakzioak… Sukaldaritza ez al da kimika? Honen azterketa analitikoa egingo da.
Ingeleran eta Euskaran testu instruktiboak landuko dira. Errezetak, sukaldaritzan jarraibide testuak dira eta hauek dira ere abiapuntua, nork erabili, zein jakintzagai atzetik dituen eta genero ikuspuntutik aztertzeko.
Errezetak eta elikagaien erosketak aurrekontuak egitea eskatzen du..
Nola egingo genuke gaur egun makina bati esango bagenio errezeta bat? Testu instruktiboak pentsamendu konputazionalari lotu daitezke?.
Errezetario bat eraikiko dugu..
Aurkezpen bateratua egingo dugu.
C. Azken ekoizpena:
Ikasgai bakoitzetik egindako produktu partziala aurkezpen bateratuan jarri eta ahozko deskribapena egingo da, ekarpenen arteko elkarrekintza azalduz.
Ikastetxetik ibilbide gidatu bat da proiektuaren helburuetako bat.
Ikasgai ezberdinen ekarpenak powerpoint bateratu batean diseinatuko dute eta hau aurkeztuko dute.
Azalpenak ikasgai desberdinen produktu partzialak azaltzeko balioko dituzte.
Proposamenaren justifikazioa:
A. Proposamenaren xedea:
Zugarramurdiko kasutik abiatuta emakumeen jakintza historian zehar eta hau nola epaitua izan den etengabe aztertuko da. Hemendik sukaldea laborategi gisa hartuta egingo da ikerketa.
Errezetak, magia trukuak, zientzia eta honen adierazpena landuko da..
Ikasgai desberdinen arteko elkarrekintza ulertzea: ekarpenak ikasgaien artean.
B. Argudiaketa kurrikularra:
Konpetentziak talde lana eta lan pertsonalarekin dute zerikusi nagusiena
Ikerketa zientifikoarekin eta ahozkotasuna eta komunikazioaren alderdiekin nagusiki ikasitakoa azaltzeko gai izateko.
C. Helburu didaktikoak:
Gure ingurunea ekosistema gisa ikertzeko ikasitako kontzeptuan bateratzea eta zentzua ematea
Lan taldean aurkezpen bateratu bat egiteko konpetentziak lantzea
Diskurtso bateratu bat eraikitzeko gai izatea
Ahozkotasuna landuz egindako lanaren aurkezpena. Zientzia eta ezagutzaren alderdi komunikatiboari erreparatu.
Jardueren sekuentzia laburra eta ebaluazio adierazleak (irakasleentzako):
A. Hasierako fasea
PROIEKTUAREN AURKEZPENA
PROIEKTUAREN KRONOGRAMA ANTOLAKETA
IRAKASGAI BAKOITZAREN PRODUKTU PARTZIALAREN AURKEZPENA
B. Garapen-fasea : PRODUKTU PARTZIALAK
SUKALDEA ETA LABORATEGIA
SUBSTANTZIAK ETA MATERIAREN IZAERA:SUBSTANTZIA PURUAK ETA NAHASTEAK
ERREAKZIOAK: MOTAK , MASAREN KONTSERBAZIORAKO ESPERIMENTUAK
NAHASKETAK BANATZEKO METODOEN AZTERKETA. SUKALDEAN ETA LABRATEGIAN
Jarduerak orrialde honen bukaeran deskribatuta daude.
C. Amaierako fasea: BUKAERAKO PRODUKTU GLOBALA
AURKEZPEN DIGITAL INDIBIDUALA
AURKEZPEN DIGITALA TALDEKAKOA
AURKEZPEN DIGITALAREN AURKEZPENA
Metodologia:
ANITZA: IKASGAI DEBERDINETAN METODOLOGIA DESBERDINAK. Tertulia dialogikoak gaztelanian, bikoizketa heterogeneoak ingeleran. Talde elkarreragileak ahozko aurkezpena lantzeko.
TERTULIA DIALOGIKOA GAZTELANIAN.
Lan indibiduala edo bikoteka bada proiektuaren hasieran. Produktu partzialak, aurkezpen bateratuan bilduko dira: aurkezpena talde elkarreragiletan antolatuko dira. Ahozko aurkezpena horrela landuko da.
A. Printzipioak: (IDU, modelo pedagogikoa…)
Produktu partzialen konplexutasun maila egokituko da ikaslearen ikas mailari. Maila anitzak, beraz, produktu partzialak ere anitzak detaile mailan. Hala ere produktu final bateratuak diskurtso eraikia izango du guztietan.
B. Antolakuntza: (Taldekatzeak, gelak, kanpo-espazioak, …)
Ikasgai desberdinetan antolaketa forma desberdinak daude. Aniztasunaren trataera proiektuari dagokionez, 2 edo 3 irakasle gelan dauden saioetan antolaketa desberdinak egingo dira: bikoizketak, talde elkarreragileak eta tertuliak.
Beste saioetan bikoteka egingo da lan.
Aurkezpenak prestatzeko talde elkarreragiletan egingo da lan.
C. Baliabideak: (manipulagarriak, digitalak, …)
Baliabide digitalak: dokumentazioa eta ikasgaien produktu partzial batuk: bideoak adibidez.
Baliabide digitalak aurkezpenak egiteko
Produktu partzialak desberdinak: infografiak paperez, munduko bandera paperez….
Ebaluazio-prozesua:
PRODUKTU PARTZIALAK: ikasgai bakoitzeko produktu partzialak bere kontrol zerrenda edukiko du.
PRODUKTU FINALAK: bere kontrol zerrenda propioa edukiko du ahozko aurkezpena baloratzeko. Produktu finala egindako lan guztiaren bideoa izango da.
Ikasle bakoitzak egindako lanaren autoebaluazioa egingo du kontrol zerrenda berdinak erabiliz.