Espezialitate desberdinen ezagutzak partekatuz, diziplina arteko proiektuak sustatuko ditugu. Gure ingurunearen ezagutza edo inguruko arazoen konponbide jasangarria bultzatuko da. Jakintza arloen hartu emanetatik abiatuz ezaguera sakona, konplexua eraiki...
"Ulertzen, ikasi dugunari beldurra kentzen diogu".
MARIE CURIE
Ikasgai ezberdinen irakasle taldeak sortu du atari hau; ikasgaien elkarrekintzatik diseinatutako proiektuak dira.
Ezagutza bakoitzaren edukietatik abiatuta diziplina bakoitzaren ekarpenak biltzen dituen diziplina arteko atazak dira. Ezagutza ez baita ikasgaika zatitzen, ikasgaien hartu-emanetik baino.
Proiektu hauek epe luzean eraikiko dira: institutu osoan eragina duten proiektuak dira eta horregatik faseka eraiki behar dira. Negutegia, ortua, institutuaren kudeaketa automatikoa...
Proiektuak ingurunearen ezagutzan oinarrituko dira: Institutua gure ekosistema da eta ikerketa gunea.
Eraikitze prozesuan gaude, baina ideiak eta ekarpenak jasotzeko beti prest!!!