Kutsaduraren inguruko ikerketa zehaztasunez abian artzeko hainbat esperimentu egingo dira: euri azidoaren azterketa, ozono geruzaren egoeraren azterketa eta berotegi efektuaren deskribapena sakontasunarekin. Lurra eta ura ere nola kutsatzen diren jakitea oso interesgarria da. Oinarrizko kimikan dute jatorria azalpenek, irtenbideek ordea, zailagoak dirudite. Zeintzuk dira XXI.mendeko erronkak? Zer dira mundu mailako protokolo eta konpromezuak?
Egin genezake institutuan konpromezu gutun txiki bat?
PKA: Kutsaduraz askotan mintzatzen da. XXI.mendeko erronketaz.... Baina a al dakigu zehazki honek zer esan nahi duen? Bi ikasgaiek izango dute proiektuaren lidergoa: pentsamendu kritikoa eta fisika kimika ikasgaiak.
FISIKA-KIMIKA: Fisika kimikan kutsaduraren oinarriak ulertuko dira, zenbait esperimenturen fundamentuak aztertuz. Euri azidoa, ozono geruza eta berotegi efektuak, besteak beste.
TEKNOLOGIA: Gure inguru hurbilaren monitorizazioa egin nahi badugu kutsadura aztertzeko, CO2 kantitatearn neurketa sistematikoa, PH aren neurketa sistematikoa, egin dezakegu M5STACK aren laguntzaz.
GIZARTE: Kutsaduraren hedapena eta gure bizimodua estuki lotuak daude. Kutsadurak eta jasangarritasunak, deshazkundeak eta horrelako ideia berriaztatzaileak ezagutu behar dira eta egungo zenbait inertzia kolokan arri. Kapitalismoa?
HIZKUNTZAK: Euskarria izango dira proiketuaren alde guztietan, kontzeptu berrien ulermean eta produktu finala izango den KONPROMEZU GUTUNAREN erredakzioan.
PROIEKTUA ASTE SANTUA ALDERA ANTOLATUKO DEN ERAKUSKETA BATEAN AZALDUKO DA. ESPERIMENTUEN BIDEOAK ETA HARTUTAKO KONPROMEZUEN GUTUNA AZALDUKO DA, INSTITUTUKO SARREAN.