Irakaslearentzako Ikas-egoeren gida
Inplikaturiko ikasgaiak:
DISZIPLINA ARTEKO PROIEKTUA DA, BERAZ DISZIPLINA DESBERDINAK INPLIKATUTA DAUDE. GIZARTE, BIOLOGIA, MATEMATIKA ETA HIZKUNTZAK. PLASTIKA ETA TEKNOLOGIA
Saio kopurua:
ATXIKITUTA WEB ORRIALDEAN SAIO KOPURUA ETA KRONOGRAMA
Ikaskuntza-egoeraren markoa:
Gure AUZOA asko eraldatu da: gizartearen azpiegituren garapenak, giza ohituren aldaketak gure ingurua eraldatu dute. Gure inguruko animali eta landareak aldatu egin dira eta gure auzoko bioaniztasuna asko aldatu da. Auzoa ikuspuntu desberdinetatik aztertuko dugu: biologiaren ikuspuntutik, ekologiaren ikuspuntutik, giza ohituren ikuspuntutik. Baina gure erronka orientazio proiektua izango da.
AUZOKO MAPA jarraituz, ibilbide bat egingo dugu eta aztergai ditugun elementuen laginketa egingo dugu!
Testuingurua:
.TXURDIGUNE fundazioak gure auzoaren inguruko ikerketa abiatzea eskatu digu. Auzotik mapa baten laguntzaz ikertu behar ditugun elemetuen laginketa egingo dugu. DATU GUZTIEKIN INFORMEA HELARAZIKO DIOGU TXURDIGUNE FUNDAZIOARI.
B. Abiapuntua:
Gure auzoa eraldatu da: gizartea asko aldatu da. Azpiegiturak, garraioak, animali espezieak, bioaniztasuna, giza ohiturak.... Aztertzeko Txurdinatik Montefuertera ibilbidea egingo dugu. Mapa baten balizak jarraituz leku batetik bestera abituko gara; ibilbidetik zehar, zaborra, zarata, likenak, hegaztiak, landaredia, azpiegiturak, elkarrizketak.... datu desberdinen pilaketa egingo dugu. datu guzti horiek auzoa nolakoa zen iraganean eta gaur egun nolakoa den konparatzeko balioko digu.
C. Azken ekoizpena:
Ikasgai bakoitzetik egindako produktu partziala aurkezpen bateratuan jarri eta ahozko deskribapena egingo da, ekarpenen arteko elkarrekintza azalduz.
Ikastetxetik ibilbide gidatu bat da proiektuaren helburuetako bat.
Ikasgai ezberdinen ekarpenak powerpoint bateratu batean diseinatuko dute eta hau aurkeztuko dute.
Azalpenak ikasgai desberdinen produktu partzialak azaltzeko balioko dituzte,
Proposamenaren justifikazioa:
A. Proposamenaren xedea:
Gure auzoa ikerketa esparru bat da. Gorputz hezkuntzan orientazioa landu eta mapa bati jarraituz gure auzoan dauden ikergai desberdinen laginketa egingo dugu.
Ikasgai desberdinen arteko elkarrekintza ulertzea ere helburua izango da: ekarpenak ikasgaien artean.
Ezagutza desberdinen perspektiba desberdinek osatuko dute ezagutza globalagoa: horrela ezagutzari zentzua hartuko zaio.
B. Argudiaketa kurrikularra:
Konpetentziak talde lana eta lan pertsonalarekin dute zerikusi nagusiena
Ikerketa zientifikoarekin eta ahozkotasuna eta komunikazioaren alderdiekin nagusiki ikasitakoa azaltzeko gai izateko.
C. Helburu didaktikoak:
Gure iauzoa ikertzeko ikasitako kontzeptuan bateratzea eta zentzua ematea.
Lan taldean aurkezpen bateratu bat egiteko konpetentziak lantzea
Diskurtso bateratu bat eraikitzeko gai izatea
Ahozkotasuna landuz egindako lanaren aurkezpena. Zientzia eta ezagutzaren alderdi komunikatiboari erreparatu.
Jardueren sekuentzia laburra eta ebaluazio adierazleak (irakasleentzako):
Ikasgai bakoitzak bere jarduera propioak aukeztuko ditu.
Produktu partzial guztiak aurkezpen bateratuan azalduko dira, proiektuaren ebaluzaio globallerako ebaluazio tresnak erabiliko dira.
A. Hasierako fasea
1.Proiektuaren aurkezpena
2.Proiketuaren kronogramaren antolaketa
3.Irakasgai bakoitzaren produktu partzilaren aurkezpena.
B. Garapen-fasea : PRODUKTU PARTZIALAK
Orrilade honetan aurkezten diren jarduerak. Eta hauek ebaluatzeko dagozkioen ebaluazio tresnak aurkezten dira. Ikasgai bakoitzak bere produktu partziala abiatuko du.
C. Amaierako fasea: BUKAERAKO PRODUKTU GLOBALA
1. produktu partzialen ekoizpen indibiduala
2.Aurkezpen digital bateratua ekoiztea
3.Aurkezpen digitalaren aurkezpena: ibilbide gidatua formatuan izango da.
Metodologia:
ANITZA: Ikasgai desberdinetan metodologia eta antolaketa desberdinak erabiliko dira. Tertulia dialogikoak gaztelanian, bikoizketa heterogeneoak ingeleran, ikerketak zientzietan eta talde elkarreragiletan matematikan Talde elkarreragileak ahozko aurkezpena lantzeko.
Proiketu honetan errolak egongo dira talde elkarreragile bakoitzean: espezialisten metodologia erabiliko da eta denboralizazioa errazteko, proiekturako saioak ikasgaietatik utziko dira.
Lan indibiduala edo bikoteka bada proiektuaren hasieran. Produktu partzialak, aurkezpen bateratuan bilduko dira: aurkezpena talde elkarreragiletan antolatuko dira. Ahozko aurkezpena horrela landuko da.
A. Printzipioak: (IDU, modelo pedagogikoa…)
Produktu partzialen konplexutasun maila egokituko da ikaslearen ikas mailari. Maila anitzak, beraz, produktu partzialak ere anitzak detaile mailan. Hala ere produktu final bateratuak diskurtso eraikia izango du guztietan.
B. Antolakuntza: (Taldekatzeak, gelak, kanpo-espazioak, …)
Ikasgai desberdinetan antolaketa forma desberdinak daude. Aniztasunaren trataera proiektuari dagokionez, 2 edo 3 irakasle gelan dauden saioetan antolaketa desberdinak egingo dira: bikoizketak, talde elkarreragileak eta tertuliak.
Beste saioetan bikoteka, banaka edo taldeka egingo da lan.
Aurkezpenak prestatzeko talde elkarreragiletan egingo da lan.
C. Baliabideak: (manipulagarriak, digitalak, …)
Baliabide instrumentalak: esperimentuak eta neurketak egingo dira bai biologian bai matematikan. Ikerketa estatistikoa geografia eta historian.
Baliabide digitalak: dokumentazioa eta ikasgaien produktu partzial batuk: bideoak adibidez eta audioak egiteko
Baliabide digitalak aurkezpenak egiteko
Produktu partzialak desberdinak: infografiak paperez, munduko bandera paperez….
Ebaluazio-prozesua:
PRODUKTU PARTZIALAK: ikasgai bakoitzeko produktu partzialak bere kontrol zerrenda eta ebaluzio tresna egokitua edukiko du.
PRODUKTU FINALAK: bere kontrol zerrenda propioa edukiko du ahozko aurkezpena baloratzeko. Produktu finala egindako lan guztiaren ahozko aurkezpena izango da.Helburua aurkezpena ibilbide gidatua formatuan egitea izango da.
Ikasle bakoitzak egindako lanaren autoebaluazioa egingo du kontrol zerrenda berdinak erabiliz.