Espezialitate desberdinen ezagutzak partekatuz, disziplina arteko proiektuak sustatuko ditugu. Gure ingurunearen ezagutza edo inguruko arazoen konponbide jasangarria bultzatuko da. Jakintza arloen hartu emanetatik abiatuz ezaguera sakona, konplexua eraiki...
"Ulertzen ikasi dugunari beldurra kentzen diogu".
MARIE CURIE
Ikasgai ezberdinen irakasle taldeak sortu du atari hau; ikasgaien elkarrekintzatik diseinatutako proiektuak dira.
Ezagutza bakoitzaren edukietatik abiatuta disziplina bakoitzaren ekarpenak biltzen dituen disziplina arteko atazak dira. Ezagutza ez baita ikasgaika zatitzen, ikasgaien hartu-emanetik baino.
Komunikazioa, eraikitzea eta diseinua eta ondoren inplementazioa eta hausnarketa.
Proiektu hauek epe luzean eraikiko dira: institutu osoan eragina duten proiektuak dira eta horregatik faseka eraiki behar dira. Negutegia, ortua, institutuaren kudeaketa automatikoa...
Proiektuak ingurunearen ezagutzan oinarrituko dira: metodo zientifikoa, ikasketaren egituraketa eta disziplinartekotasuna.
Proiektuek fisika eta kimika ikasgaiaren protagonismoa izango dute. Metodo zientifikoaren hastapenak eta gure ingurua kanpoko martziano bati nola azalduko geniokeen aztertuko dugu.
Estazio metereologikoa, eta metodo zientifikoa. Zeintziaren metodologia eta honen inguruko irakurketak komunikabideetan... Aldaketa klimatikoa, kutsadura... zientzia eta etika?
Eraikitze prozesuan gaude, baina ideiak eta ekarpenak jasotzeko beti prest!!!