Ortua eta negutegiaren monitorizazioa egiteko programatutako errobot txikien laguntzaz zenbait datuen bilketa egingo da: hala nola, karbono dioxido kantitatea, lurraren hezetasun kantitatea, presio eta tenperatura. Argi kantitatea ere neurtu ahal izango da negutegiaren barruan. Landareen hazkundea eta aldagai hauek eta aldagaien arteko elkarrekintza ere ikertuko da.
ERROBOTIKA: M5 STACK modulua programatuko da hainbat daturen bilketa egiteko: karbono dioxidoa, argi kopurua, hezetasuna, presio atmosferikoa eta tenperatura, besteak beste. Datuak eta landareen hazkundea aztertuko da.
BIOLOGIA-GEOLOGIA: landareen egutegia, landareen sailkapena,NEGUTEGIA eta ORTUAREN EGUTEGI baten diseinua.
MATEMATIKA:Aldagai guztien parametro estatitiskoak kalkulatuko dira eta banaketa bidimentsionalak ere. Aldagaien korrelazioak aztertuko dira. ONdorioak interpretatu.
BESTE ARLOAK:Tantaz tanta ureztatze sistema eta konposta egiteko sistemak eraikiko dira.
PROIEKTUA GABONAK ALDERA ANTOLATUKO DEN ERAKUSKETA BATEAN AZALDUKO DA. EGINDAKO LAN GUZTIAK BESTE TALDE ETA IKASKIDE GUZTIEI ERAKUTSIKO ZAIE. HORRETARAKO EGINDAKO ATAZA GUZTIAK AURKEZPEN BATEAN BILDUKO DIRA (BIDEOAK, ARGAZKIAK...) AZALPEN BATERATUA OSATZEKO.
Neurketak, nola egiten dira? S.M.H.
Unitate aldaketak landu behar ditugu.
Aurrekontu eta proiketuaren azalpenerako GIDA.