Albaola Itsas Kultur Faktoria Gipuzkoako Pasai San Pedro herrian dagoen ontziola museoa da. Bertan Albaola Elkartea XVI. mendeko San Juan baleontziaren erreplika zientifikoa eraikitzen ari da jendaurrean, garaiko teknikak eta materialak erabiliz.

 



Nola eraikitzen zituzten baleontziak? Nondik lortzen zituzten lehengaiak? Zura, belak, sokak, bikea (zura iragazkaitz bihurtzeko likidoa)... Zer eramaten zuten bidaia luze horietan jan eta edateko? Nola janzten ziren? Arropak, oinetakoak... Ze tresna eta lanabesetaz baliatzen ziren? Poleak, arpoiak...