Bideo edizioa

Irudi batek mila hitzek baino gehiago balio duela esan ohi da. Pentsa orduan bideo batek. Are gehiago egungo munduan, non irudi bidezko komunikazioak hainbesteko garrantzia eta pisua duen.

Eskura ditugun baliabideak erabiliz (mugikorrak, ordenagailuak eta software libreak) bideoak grabatu eta editatzen ikasiko dugu oinarrizko maila batean, tresna horien erabileran ahalduntzeko. Ondoren bakoitzak bere bideoak sortu eta nork bere beharretarako erabili ahal izan dezan.

Jarraian, Batx. 1A-ko, Nahia Gamboa Ancizar ikasleak SEXTING ziberdelituaren inguruan egindako bideoa: