Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna urtero azaroaren 25ean ospatzen den nazioarteko eguna da. Nazio Batuen Erakundeko Biltzar Nagusiak erabaki zuen egun hori ospatzea, 1999ko abenduaren 17ko 50/134 Ebazpenaren bidez. Eguna Dominikar Errepublikak proposatu zuen, eta beste hirurogei herrialdek babestu zuten. Egun hau emakumeen aurkako indarkeria salatzeko eta desagerrarazteko helburuarekin sortu zen.