Bortizkeriari aurre egitea

ZER DA INDARKERIA MATXISTA?

Azaroaren 25ean batik bat, indarkeria matxista salatzen da; hau da, emakumeak emakume izatea hutsagatik pairatzen duten indarkeria, irainak, mehatxuak, kolpeak, publizitate sexista, txiste matxistak, gorputz estereotipoak... indarkeria dira.

AZAROAK 25

Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna da Azaroaren 25a. Proposamena Dominikar Errepublikak egin zuen, beste hirurogei herrialderen babesarekin. Nazio Batuen Biltzarrak 1999an onartu zuen eguna ofizialki. Horrela, emakumeek emakume izate hitsagatik pairatzen duten indarkeria salatu eta hura desagerraraztea da egun horren asmoa.

Zergatik egun hori?

Mirabal ahizpen omenez aukeratu zen azaroaren 25a. Izan ere, Patria, Minerva eta Maria Teresa Mirabal gogor borrokatu ziren 1950eko hamarkadaren bueltan Rafael Trujillok Dominikar Errepublikan ezarritako diktaduraren kontra. Ekainaren 14eko mugimendua sortu zuten, eta tximeletak ezizenez egin ziren ezagun. 1960ko maiatzaren 18an, Minerva eta Maria Teresa atxilotu zituzten, eta abuztuaren 9an askatu. Senarrak, berriz, kartzelan geratu ziren, Mirabal ahizpak kartzelara senarrak bisitatzera egindako bidaia batean hil zituzten; hain zuzen, 1960ko azaroaren 25ean. Egun, borrokaren sinboloa diara Dominikar Errepublikan, eta mugimendu feministaren erreferente mundu osoan barrena.


INDARKERIA MATXISTA: MOTAK

Indarkeria matxista sailkatzeko, lau multzotan banatzen dira eraso motak: