IKT eta INFORMATIKA ETA PROGRAMAZIOA

Atal honek, irakasgaiaren inguruko hainbat baliabide eskaintzen ditu eta ikasleek egindako proiektu batzuk ikusi daitezke. 

Helburu nagusia, gure gizarteak eskaintzen dizkigun baliabide informatikoak aztertu, ulertu, gure beharren zerbitzura jarri eta etekin handiena ateratzea da. Horretarako hainbat IKT tresna erabiliko ditugu, programazioarekin, web orrien garapenarekin, teknologia berriekin, mugikor aplikazioekin eta ordenagailu edo sistema informatikoekin zerikusia dutenak. 

IKT hautazko ikasgaia honek 2 saio ditu astero 1.Batxilergoan eta 4 saio astero Informatika eta Programazioa, 2.Batxilergoan. Batxilergoko edozein ibilbidetan aukeratu daiteke eta proiektu, ikerketa eta talde lanari garrantzia handia ematen zaio, ikasgaia guztiz praktikoa baita.