DBHko 2. mailako ikasleek Baztan Zaindu proiektuan parte hartzen dute, eta euren lanen emaitzak ikastetxeko sarreran ikusgai egon dira. Proiektu honek helburu argi bat du: Baztango natur eta kultur ondarea baloratu eta zaintzeko kontzientzia sustatzea.
Baztan Zaindu proiektuaren bidez, ikasleek ingurunea errespetatzearen garrantziaz jabetzeaz gain, euskararen erabilera eta transmisioa indartzeko eta bailarako kultura eta ohiturak belaunaldi berriei hurbiltzeko aukera izan dute.