IKT - 4.DBH

Hautazko ikasgaia honek 3 saio ditu astero eta edozein ibilbidetan aukeratu daiteke. Ikasgaia guztiz praktikoa denez, proiektu eta ariketen bidez landuko ditugu gaiak. Beraz, proiektu, autonomia eta talde lanari garrantzi handia ematen zaio.

Ikasgaiaren helburu nagusia, eduki digitalak sortzeko, eraldatzeko, kudeatzeko eta argitaratzeko erabiltzen diren tresnak digitalak ezagutzea, ulertzea eta erabiltzen jakitea da, batez ere multimedia eduki digitalekin zerikusia dutenak (irudia, bideoa, audioa…).

Bertzalde, tresna ofimatikoak landuko dira, ikasleek edozein ikasgaietan aurkeztu behar duten lanak garatzeko laguntzen dietenak. Gure gizarteak Internet-en bidez eskeintzen dituen lankidetzarako programa eta zerbitzu ezberdinak erabiliko ditugu, talde lanaren eta jakintza kolektiboaren garrantzia azpimarratzen.